(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Herri Lan Departamentuak hitzaldi-mahai-inguru bat antolatu du etorkizuneko AHT geltokiaren hirigintza planari buruz

osteguna, 2007.eko irailak 13

Ekitaldia Planaren proiektu-egilearen eskutik garatuko da, Miguel Ángel Alonso, eta gaur antolatuko da, osteguna, irailak 13, Gotorlekuko Armen Aretoan


Exposición del Plan urbanístico de la estación del TAV en Pamplona

Santiagorako bideko parkearen (PSIS) erakusketa, Iruñeko Gotorlekuan. ( irudia handitu )


Nafarroako Gobernuaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jendearentzat zabalik izango den hitzaldi-mahai-inguru bata antolatu du, Santiagorako Bideko Parkearen Udalez Gaineko Eragineko Sektore Planari (UGESP) buruz. Plan horrek Abiadura Handiko Trenaren etorkizuneko geltokia eta bere hiri ingurua, eta egungo trenbide geltokiak okupatzen duen gunearen berrantolaketa hartzen ditu barne (Iruñeko San Jorge auzoa), etxebizitzak eraikitzeko helburuarekin.


Hitzaldia Miguel Ángel Alonso jaunaren eskutik garatuko da, Planaren proiektua egiten duen arkitektoa, eta hura gaur bertan izango da, osteguna, irailak 13, 19:00etan, Iruñeko Gotorlekuko Armen Aretoan, aste honetan zehar, leku berberean zabalik egon den Planaren planoen eta maketen erakusketari amaiera jartzeko. Hitzaldia mahai-inguru batekin osatuko da, bertaratuen artean sor daitezkeen iradokizunak eta zalantzak erantzuteko. Jardunaldi hori eta aurretik garatutako erakusketa Nafarroako Gobernuaren ekimen bati dagokie, Foru Komunitaterako lehen mailako garrantzi estrategikoko hirigintza proiektu bati buruzko informazioa eskaintzeko.


Santiagorako Bidearen Bizitoki Parkea 2,4 milioi metro karratu okupatzen dituen proiektu bat da. Bere urbanizazio kostua 347,5 milioi eurokoa izan da, eta Iruñeko, Barañain, Zizur Nagusiko eta Zizur Zendeako hiri antolamenduari eragiten dio.


Proiektu honen jatorria 2003ko apirilean dago. Orduan, Herri Lan Departamentuak ideien lehiaketa baterako deialdia egin zuen, Iruñeko Abiadura Handiko Trenaren geltoki berriko hirigintza diseinua egiteko. Horrek hiru jarduera-esparru ditu: lehenengoa etorkizuneko tren geltokia eraikiko den guneari eta bere inguruari dagokio; bigarrena trenbideko egungo geltokia desagertuz ondoren emaitzazko lurzoruei dagokie eta, hirugarrena, desagertuko den egungo trenbideko trazaduraren lurzoruei.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa