(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bederatzigarren "Pablo Sarasate" Biolin Lehiaketa hasi da, parte hartzaileen zozketarekin ostirala, 2007.eko irailak 14

Lehiaketen aurkezpen eta zozketarekin hasi da gaur Bederatzigarren "Pablo Sarate" Naziorteko Biolin Lehiaketa, eta irailaren 21ean bukatuko da Gayarre Antzokian finalarekin. Aurten, izen-emateen kopuruaren errekorra hautsi da: guztira, 38 nazionalitateko eta 16 eta 28 urte bitarteko 115 biolin-jole.


Lehiaketaren egutegia ondorengoa da: irailaren 15 eta 16an, larunbat eta igandean, lehen proba egingo da Gayarre Antzokian, Elisaveta Ilumina, Mara Mednik eta Pedro José Rodríguez Larrañaga piano-jole ofizialekin; irailaren 17 eta 18an, astelehen eta asteartean, bigarren kanporaketa-proba egingo da Gayarre Antzokian piano-jole berdinekin, eta, ostiralean, irailak 21, 19:00etan, Lehiaketaren finala izango da, non finalistak Vladimir I. Simkinek zuzendutako Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera joko baitute.


Aurten, nobedade gisa, Eduardo Hernandez Asiain biolin-joleari omenaldia egingo zaio irailaren 19an, asteazkena, 20:00etan, Gayarre Antzokian, eta I Pablo Sarasate Lehiaketan saritu zuen Gabriel Croitoruk errezitala emango du.


Bederatzigarren Lehiaketa honetako epaimahai burua Vladimir Spivakov biolin-jolea izango da, Moskuko Birtuosoen sortzailea dena. Gainera, lehiaketaren zuzendari artistikoa ere bada. Halaber, batzordekideak ondorengoak izango dira: Michael Firchenschlager irakasle austriarra, Ángel Jesús García biolin-jole espainiarra, Nam Yun Kim irakasle korearra, Leticia Moreno biolin-jole espainiarra, Roman Lasocki irakasle poloniarra, Cora Venus Lunny biolin-jole irlandarra, eta Vietnamgo Bon Ta irakaslea.


Berme moduan, lehiaketan ikasleak dituzten epaimahaikideek ezin izango dute parte hartu horien bozketetan, eta azken probara helduko balira, finalista guztien bozketan ere ezin izango dute parte hartu.


Guztira, 12 sari ezarri dira: 1.500 euroko ikasketa poltsa; 1.500 euroko ikasketa poltsa lehiaketa espainiar batentzat; 1.500 euroko sari berezia, lehiaketarik ekarritako piano-jole laguntzaile batentzat; Publikoaren Sari berezia, 1.500 eurokoa; 3.000 euroko sari berezia Pablo Sarasateren obren interpreterik onenari; Hirugarren saria, 5.000 eurokoa; Bigarren saria, 7.000 eurokoa, eta lehen saria 10.000 eurokoa.


Biolin-joleei emandako laguntzan garrantzi berezia du laguntzaileek jendaurrean aritzeko ematen duten aukerak. Urte honetan, ondorengo erakundeek eskaintzen dituzte errezitaldiak edo kontzertuak: Zaragozako auditorioa, Conservatorio Superior de Música de Navarra Pablo Sarasate, Bartzelonako Fundació Societat i Cultura FUSIC, Vitoria-Gasteizko Caja Vital Kutxa Fundazioa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo "Real Conservatorio Superior de Música", Burgosko "Sociedad Filarmónica", Pontevedrako "Sociedad Filarmónica", eta Vigoko "Sociedad Filarmónica".

Dokumentazioa:
Participantes y horarios

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa