(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak gorantz jarraitzen du, baina zabaltze erritmoa jaitsi du 2007ko bigarren hiruhilekoan ostirala, 2007.eko irailak 14

Nafarroako ekonomiak gorantz jarraitzen du, baina bere zabaltze erritmoa zabaldu du 2007ko bigarren hiruhilekoan, Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilari eta presidenteorde bigarren Alvaro Miranda Simavillak aurkeztu duen "Nafarroako Egoera Ekonomikoa" argitalpenaren 66. zenbakian nabarmendu duen moduan.


Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG) %4 igo zen urte honetako apiriletik ekainera, aurreko hiruhilekoan izandakoa baino bi hamarren azpitik. Hortaz, Nafarroako hazkunde ekonomikoa Estatistikako Institutu Nazionalak Espainia osorako balioetsitakoaren antzekoa da; izan ere, Espainiako ekonomian jaitsiera ere egon zen, urte hasierako lortutako %4,1eko igoeraren aldean.


Aldi berean, euroguneko BPGren igoeraren tasa zazpi hamarren murriztu zen, %2,5 arte; beraz, ehuneko 1,5 igo da Nafarroako eta Espainiako hazkunde ekonomikoaren diferentzia Diru Batasunaren aldean.


Produkzio-eskaintzaren ikuspegitik, Nafarroako ekonomiak bigarren hiruhilekoan izandako igoera arinaren arrazoia izan da industri arloek oro har jaitsiera handia izan zutela; izan ere, eraikuntzarekin eta zerbitzuekin lotutako jarduera-adarrek igoera altuagoa izan dute azken hilabete hauetan aurrekoetan baino.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Informe de Coyuntura Económica de Navarra (2º trimestre"

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa