(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán kontseilariak adierazi du sei jarduerei ekingo diela berehala immigrazio arloan urte bukaerara arte, 265.000 euro inguruko aurrekontuarekin ostirala, 2007.eko irailak 14

Etorkinak artatzeko bulegoa buru izango da legealdi berri honetan Nafarroako jardueren sustapenean eta kudeaketan Etorkinak Hartzeko eta Gizarteratzeko Ekintza Planean


Bisitaren une bat.

Bisitaren une bat. ( irudia handitu )

Erakunde Harremanen kontseilari eta Gobernuko Bozeramaile Alberto Catalán Higuerasek hurrengo asteetan immigrazioaren arloan bost jarduera abian jarriko dituela adierazi du gaur goizean. Aurrekontua 265.000 eurokoa izango da. Jarduera horietatik, lauren asmoa da etorkin talde ezberdinen berariazko arreta egitea; xedea da gazteen taldeak eta kaleko bandak ezartzea saihestea; emakume prostitutak artatzea; etorkinak laguntzea eta elkar daitezen sustatzea; hizkuntza ez jakiteagatik kulturan sartzeko arazoak dituzten pertsonentzako programa ibiltaria abian jartzea.


Catalán kontseilariak udazken honetan hasiko diren beste bi jardueren berri eman du, eta xedea da etorkinen eta Nafarroako bertako biztanleen arteko lotura sustatzea: sentikortze kanpaina da, eta Nafarroako komunikabideen bidez burutuko da; baita ere, Foru Erkidegoko beste hainbat herritan garatuko diren kultura arteko hamar tailerren bidez, Nafarroako herritar etorkinak eta Foru Erkidegoan jaiotakoak elkar aberasteko.


Alberto Catalánek Nafarroako Gobernuaren Etorkinak Artatzeko Bulegoko instalazioetara egindako bisitan eman du ekimen hauen berri. Han, langileekin bildu da (gaur egun, koordinatzaileak, bi soziologoek, letradu batek, bi gizarte langileek eta bi administrariek osatutakoa).


Nafarroako Gobernuaren zerbitzu hau, 2007-2011 legealdi berri honetan, Erakunde arteko Harreman Departamentu berriaren eta Gobernuko Bozeramailearen organigramaren menpe egongo da, eta eginkizun berrien artean dago Etorkinak Hartzeko eta Gizarteratzeko Ekintza Planaren Nafarroako ekimenak zuzentzea eta koordinatzea (aurreko legealdian Gizarte Ongizate Departamentuak egiten zuen). Bestalde, Nafarroako Gobernuak eta Gizarte-gaietako eta Laneko Ministerioak batera finantzatuko dute (urte honetan, bi milioi euroko inbertsioa egingo da).


Udazkenean abian jarriko diren bost ekimenak


Aurretik adierazi denez, sei dira Erakunde arteko Harreman Departamentuak Etorkinak Artatzeko Bulegoaren bidez abian jarriko dituen ekimenak. Jarduerak Nafarroako herri ezberdinetan egingo dira.


Hasteko, 53.500 euro inguruko aurrekontuarekin, gazteak baztertzea saihesteko programa bultzatuko da, etorkien txikien edo heldu berriak diren etorkinen seme-alaben artean. Nafarroako Gobernuaren asmoa da gazte elkarte gatazkatsuen edo "banden" fenomenora hurbiltzea; izan ere, kaltetuek eurek parte hartzea nahi dute, fenomeno hori errotu ez dadin.


Gazteen bandei dagokienez, Nafarroako Gobernuak egungo egoera ezagutu nahi du, eta ikus daitezkeen taldeen jarraipena ere egin nahi du. Hala, etorkin gazteei lekuak eta proiektuak eskainiko zaizkie Nafarroako udalerri ezberdinetan, euren asmoak bideratzeko, eta auzo eta herri berdineko gazteekin elkarbizitzea errazteko.


Aurreikusita dagoen beste jardueretako bat da lokaletan edo antolatutako pisuetan, nahiz kalean prostituitzen diren edo hori egitera behartuta dauden emakume etorkinen egoera ezagutzea (azken kasu honetan, nagusiki Sahara hegoaldeko emakumeak dira). Hala, arazo hau sakonago ezagutu ez ezik, Erakunde Arteko Harremanen Departamentuaren xedea da emakumeei osasun eta gizarte-zerbitzuei buruzko informazio ematea, eta aholkatzea; baita ere, aukera berriak eskaintzea pertsona horiek gizarteratzeko. Helburu horretarako, 53.500 euro bideratuko dira urte bukaerara arte.


Hirugarren eginkizuna da hizkuntza eta kultura bitartekoa izatea, etorkin taldeek Nafarroa osoan mota guztietako gizarte baliabideak eskuratzeko dituzten arazoak hobetzeko,eta nagusiki toki erakundeen bidez egingo da, arazoak edo gatazkak daudela badakitelako. Jarduera hau diziplina anitzak bideratzeko talde batek zuzenduko du, eta ibiltaria izango da; hots, Etorkinak artatzeko Bulegoak egokia deritzon lekuetan lan egingo du. Hasierako gutxi gorabeherako aurrekontua 26.500 eurokoa da.


Azkenik, eta etorkinentzako jarduera zuzenei dagokienez, Nafarroako Gobernuak sei prestakuntza ikastaro antolatuko ditu azken lauhileko honetan Erriberan eta Iruñaldean, laguntza teknikoak eta antolatzeko gaitasuna bermatzeko kolektibo honi, beren lana eraginkortasun handiagoa izateko, nahiz bertako biztanleekin elkarreragitea errazteko.


Sentikortze kanpaina eta kultura arteko tailerrak


Gobernuko bozeramaile Alberto Catalánek adierazi duen beste lan ildoaren asmoa da jaiotzez nafarrak direnen eta azken urteetan eskubideko hiritarrak bihurtu direnen arteko lotura sortzea.


Hartarako, oro har, komunikazio kanpaina bat aterako da komunikabideetan, gizarteak sentikortzeko eta bi errealitateetara hurbiltzeko, "Pertsonen aukera berdintasunerako Europako Urtea"ren oroitzapenaren barruan. Helburu horretarako 100.000 euroko aurrekontua bideratu da.


Gainera, errealitate honetara gehiago hurbildu nahi direnak, Etorkinak Artatzeko Bulegoak bultzatuko duen azken ekimen hori esker egin ahal izango dute; izan ere, kultura arteko hamar tailer jarriko baititu abian Nafarroako herri ezberdinetan, auzo nahiz udalerri mailan, bertako nafarrak eta etorkinak elkar daitezen, eta elkar aberasteko nahiz auzotasun ona zabaltzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa