(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

10.200.000 euroko gastua egiteko baimena eman dute Nazioarteko Garapenerako Lankidetza programei diru-laguntzak emateko deialdia egiteko astelehena, 2007.eko irailak 17

Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki baten arabera, 10.200.00 euroko gastua egiteko baimena eman du Nazioarteko Garapenerako Lankidetza programei diru-laguntzak emateko deialdia egiteko.


Baimen hori ematea beharrezkoa da, urte anitzeko gastua baita. Zehazki, aurreikusitako 10,2 milioi eurotatik, 3,2 milioi euro, 2007ko ekitaldian zordunduta ordainduko dira, eta gainerako 7 milioi euroak, aldiz, 2008 eta 2009ko aurrekontuetan; bakoitzean 3,5 milioi euro.


Martxoaren 9ko Garapenerako Lankidetzari buruzko 5/2001 Foru Legeak, martxoaren 9koak, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren printzipio gidariak, helburuak eta baliabideak ezartzen ditu. Bestelako alderdien artean, Foru Erkidegoak beste herrialdeekin lankidetzan aritzeko erantzukizuna bere gain hartzen duela dio, bere biztanleen bizi baldintzak hobetzen laguntzeko, eta pobrezia egoerak arindu eta zuzentzeko. Hala, giza garapen solidario eta egonkorra egongo da, eta askatasun mailak handiagoak izango dira. Halaber, hazkunde ekonomikoaren ondorioen banaketa bidezkoagoa egingo da.


Duela hamar urte, nazioarteko lankidetza proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten da urtero. Helburua da garatzeko bidean dauden herrialdeetako biztanleei laguntzea giza garapen eta garapen iraunkorreko prozesu endogenoetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa