(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

300.000 euroko gastua onartu da "La tierra te sea leve. Arqueología de la muerte en Navarra" erakusketarako astelehena, 2007.eko irailak 17

Nafarroako Gobernuak 300.000 euroko gastua egiteko baimena eman du datorren urriaren 25etik datorren urteko martxoaren 30 arte, "La tierra te sea leve. Arqueología de la muerte en Navarra" erakusketa egiteko Nafarroako Museoan. Ondorengo banaketa egingo da: 140.000 euro 2007. urtean, eta 160.000 euro 2008an.


Erakusketa honen asmoa da Nafarroako arkeologiaren hilobi-arloan dauden ondasun arkeologikoak eta argitaratu gabeko dokumentuak nahiz duela gutxi aurkitutakoak ezagutzera ematea. Azken 20 urteetan Foru Komunitatearentzat balio historiko eta ondare-balio handia duen informazioa eman duten materialak dira.


Erakusketan, funtsean, Nafarroa osoko mota ezberdinetako material arkeologiko higigarri eta higiezinak, hondar antropologikoak, hilobi-arreoak, dokumentuak, hilobi-eraikuntzak, eta abar izan dira. Horien ondoan, erakutsitakoa testuinguruan sartzen laguntzen duten baliabideak jarriko dira, hala nola, maketak, girotzea, berreraikuntzak, ikus-entzunezkoak edo baliabide interaktiboak, erakusketaren izaera didaktikoa indartzeko.


Erakusketa kronologikoki antolatuta egongo da, Nafarroako Historiaren kultura ziklo handiei jarraiki. Gainera, gai antropologikoen inguruko sarrera ere izango du.


Katalogo bat ere egingo da, non Nafarroako hilobi-fenomenoaren sintesia eta eguneratzea egingo baitira. Foru Komunitatearen gaian lan egiten duten, eta Nafarroako arkeologiaren hogeita hamar ekarpenik garrantzitsuenak (ezagutzen den lehen hilobiratzetik duela gutxi aurkitutako musulmanen hilobietaraino) azaltzen dituzten 25 ikerlariek parte hartuko dute. Bestalde, Espainiako bost espezialistek lagunduko dute, eta Nafarroako aurkikuntzak penintsulako testuinguru historikoan kokatu dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa