(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Pablo Sarasate" Nazioarteko Biolin Lehiaketak Eduardo Hernández Asiain biolin-jolea omenduko du asteartea, 2007.eko irailak 18

IX. "Pablo Sarasate" Nazioarteko Biolin Lehiaketaren barruan, Eduardo Hernandez Asiain biolin-joleari omenaldia egingo zaio bihar, irailak 19, 20:00etan, Iruñeko Gayarre Antzokian.


Omenaldiari hasiera emateko Javier Hornok, biolin-jolea eta Hernandez Asiainen ikasleak, aurkezpena egingo du. Jarraian, Javier Hornok eta Tomás Maquirriainek egindako dokumentala emango da: "Biolina Eduardo Hernandez Asiainen arabera.


Geroago, Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleónek hitzaldia emango du, eta omendutakoari domina entregatuko dio.


Ekitaldia bukatzeko, piano eta biolineko errezitaldia aurreikusita dago. Pianoa Pedro Rodriguezek joko du ,eta biolina, Gabriel Croitoruk. Aukeratutako piezak ondorengoak dira: "Rêvenie", Pablo Sarasaterena; "Balade", Pablo Sarasaterena; "Nocturno op.27, 2. zk.", Chopin-ena, eta Sarasateren moldaketarekin, eta, bukatzeko, "Capricho vasco".


Eduardo Hernandez Asiain La Habanan jaio zen 1912an, eta bere aitaren (Aurelioren) urratsei jarraitu zien; izan ere, konpositorea eta biolin-jolea baitzen. Biolina ikasten hasi zen, eta instrumentu horrekin ospe handia lortu du. Sarasateren mireslea zen, konpositore eta interpretatzaile gisa zuen talentuarengatik. Hala, bere jarduerari jarraitu nahi izan dio, eta ahaztutako zenbait obra ezagutarazi ditu. Horregatik, bere errepertorioan beti egon dira Sarasateren obrak. "Hispavox" konpainiarekin Sarasateren zortzi obra grabatu zituen. 1984an, Nafarroako zenbait erakundek eskatuta, Sarasateren beste hamabost obra gehiago grabatu zituen; berehala saldu eta agortu zen, gainera.


Sarasateren espezialista izan ez ezik, bere musikaltasuna, soinua eta interpretatzeko era munduko kritikari guztiek goraipatu dute. Zortzi urtetan, RTVEren Laukote Klasikoaren Lehen Biolin-jolea izan da, eta horrekin, Espainiako konpositoreen grabazio ugari egin ditu; baita ere, Sonata, Laukote eta Boskoteetarako ganbera-literaturaren maisu lan handiak.


2001ean, Nafarroako Gobernuak Foru Dekretua onartu zuen, eta horren bidez, Corellako auzokoa den Hernandez Asiaini Carlos III Nafarroako Noblearen Gurutzea eman zitzaion. Gurutze hori, beren jarduerarekin, Nafarroaren aurrerapenean edo Foru Komunitatea zabaltzen nabarmen laguntzen duten pertsona edo erakundeei ematen zaie.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa