(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ofizialki hasi da Bigarren Hezkuntzako 2007-08 ikasturtea Energia Berriztagarrien Goi Mailako Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuan asteartea, 2007.eko irailak 18

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilari Carlos Pérez-Nievas López de Goicoecheak ofizialki inauguratu du gaur goizean Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 2007-08 ikasturtea, Imarkoainen dagoen Energia Berriztagarrien Goi Mailako Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuan.


Hezkuntza kontseilariak ikasturtearen hasiera ofizialerako aukeratutako zentroak erakusten du Departamentuak Lanbide Heziketa bultzatzen jarraituko duela: izan ere, Alemania, Holanda, Frantzia eta beste herrialde batzuetako ikasleen %60ek baino gehiago hori aukeratzen baitute. Gainera, azken urteetako politika ekonomiko eta sozialen ardatzetako bat da.


Energia Berriztagarrien Goi Mailako Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuak hasierako prestakuntza (heziketa-zikloak), lanerako prestakuntza (langabe daudenentzat) eta etengabeko prestakuntza (jarduneko langileentzat) eskaintzen ditu. Prestakuntza arautuak aurten eskaera handia izan du. 160 eskaera jaso dira 50 plaza berri betetzeko. Ehun ikasle inguruk prestakuntza-ziklo horiek ikasten dituzte, eta horiei esker Unibertsitateko tituluak eskuratu ahal izango dituzte, hala nola nekazaritzako ingeniaritza teknikoa, industri diseinuko ingeniaritza, basozaintzako ingeniaritza, industri ingeniaritza, kudeaketa-informatikako ingeniaritza, meatze ingeniaritza, ontzigintza ingeniaritza, eta herrilanetako ingeniaritza, eta beste zenbait diplomatura.


Lanerako prestakuntzan 60 ikasleek hartuko dute parte, eta prestakuntza iraunkorrean, 400 ikasle inguruk, ikasturtean zehar.


Energia Berriztagarrien Goi Mailako Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratua 2003an sortu zen. Hala ere, 1998tik Hezkuntza Departamentuak antolatutako energia berriztagarrien mantentze eta instalazioen teknikari espezialista izateko prestakuntza zikloak eman dira. Energia berriztagarrien ekoizpen sektoreko langileen eskaerei erantzuteko prestakuntza antolatzea eta ematea izan ziren helburuak; berrikuntza proiektuak sustatzea eta horiek egiten laguntzea; irakasleak prestatzea, eta ikasmaterialak egitea; ikasleak lan egiteko, eta berriz lanean hasteko mekanismoak ezartzea; eta beste lanbide heziketako beste zentroei teknikoki laguntzea eta jardueran orientatzea energia berriztagarrien inguruan.


 Hurrengo urteetan, arautzen duen arautegi esparrua zehazten denean, zentroak, lanbide esperientziaren bidez hartutako gaitasun profesionala ebaluatzeko, ezagutzeko eta egiaztatzeko baliabideak ezartzea aurreikusita dago. Epe laburrean, bestalde, interesa duten pertsonei euren nahi eta aukeren arabera, jarraitu behar dioten bidea zein den jakiteko eta zehazteko beharrezkoa den informazioa eta orientazioa emango zaie.


Guztira, sistema energetikoen antolaketa eta proiektuetako 9 irakasle, bero- eta fluido-instalazioen mantentzeko 2 irakasle, fabrikazioko mekanikoen antolaketa eta proiektuen 2 irakasle, sistema elektronikoetako beste 2 irakasle, makinen mekanizazioa eta mantentzeko 2 irakasle, eta lanerako orientabideen 1 irakasle izango dira. Halaber, administrari 1 eta 2 etxezain izango dira.


Zentroko parte hartze soziala Kontseilu Sozialaren bidez egiten da, Nafarroako Gobernuko lau ordezkariez, zentroko lau delegatuez, eta Nafarroan ordezkaririk gehien duten beste lau agente ekonomiko eta sozialez osatuta dagoena. Urtero, Lanbide Heziketaren Nafarroako kontseiluak ikastegi bateratutik garatu behar diren prestakuntza-jardueren ildoak definitzen ditu, sektorearen berariazko eskaerei jarraiki.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa