Ikusi egun honetako albiste gehiago
Mendira perretxiko eta onddotan joan aurretik zuhur ibiltzeko gomendatu du Nafarroako Gobernuak
asteartea, 2007.eko irailak 18
Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA), perretxikoak eta onddoak biltzeko denboraldiaren hasiera dela eta, zenbait gomendio jakinarazi nahi ditu, zale beteranoentzat, nahiz lehen aldiz onddo edo perretxiko saski bat bete nahi dutenentzat:
Joan aurretiko aholkuak
- Mendira bakarrik ez joatea; beti lagunen batekin joatea, eta ez urruntzea inoiz berarengandik mendian daudenean.
- Irteerak aurretik prestatzea, ezagunak diren inguruak aukeratuz, mapa, gida, iparorratza edo GPSrekin. Jarraituko duzuen ibilbidea adierazi lagun edo senideei, eta baita irteera zenbat denborakoa izango den ere, gutxi gorabehera.
- Motxilan ondorengo elementuak eraman beti: berotzeko eta euritarako jantziak (nahiz eta egun eguzkitsuan atera), telefono mugikorra, linterna, ura eta elikagai energetikoak.
Perretxikoak biltzeko ibilaldirako aholkuak
- Gure aukeren gainetik dagoen esfortzu fisikorik ez egitea. Ura edateko eta zenbait elikagai hartzeko geldialdiak maiz egitea.
- Denbora ez estutzea, eta ibilgailua aparkatutako lekura aurrerapen nahikoarekin itzultzea; betiere eguzki-argi nahikoarekin itzultzeko jatorrizko lekura.
- Ez irtetea inoiz amildegietatik, edo elementu orografiko aipagarrietatik.
- Galtzekotan edo orientazioa erabat galtzekoetan, fisikoki ahul bazaude edo gautzen ari bada, deitu Sos Navarra-ren 112 zenbakira eta eman zure egoeraren berri. Ez mugitu inoiz larrialdi deia egin duzun lekutik, erreskatatu arte, eta edozein arrazoia dela ere babes zibileko zerbitzuetakoa ez den beste edonork (ehiztariek, perretxiko zaleek, artzainek, mendizaleek...) aurkitzen bazaituzte, jakinarazi Sos Navarra-ren 112 zenbakian, bilatzen ez hasteko.