(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaintzak segurtasun-uhalaren erabileraren inguruan egindako azken prebentzio kanpainaren ondorioz %0,4 gidari salatu dituzte asteartea, 2007.eko irailak 18

Foruzaintzaren Trafiko Dibisioko agenteek segurtasun-uhalaren erabilera kontrolatzeko kanpaina bukatu zuten igandean, irailak 16. Kanpaina hori irailaren 3an, astelehenean, hasi zen Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin.


126.725 ibilgailuetan indarreko arautegia betetzen den kontrolatu eta gero lortutako ondorio nagusia da, gehienetan, segurtasun-uhala eta haurrentzako sistemak erabiltzen direla Nafarroan; izan ere, kontrolatutako gidari edo bidaiarien %0,4a bakarrik salatu baitzituzten, administrazioaren bidez, ez erabiltzeagatik. Hartarako zigorra 150 eurokoa da, eta gidabaimenean 3 puntu kentzen dira.


Bi aste hauetan 271 kontrol egin dira, eta 126.725 ibilgailu kontrolatu dira. Horietatik, 453 salatu dituzte uhala ez erabiltzeagatik: 173 kasuetan, gidariak ez zeraman, eta beste 271etan, bidaiarien arau-haustea izan zen (gehienetan atzeko eserlekuetan zeudenak). Beste 18 alditan, haurrak atxikitzeko sistemak edo aulkitxoak ez betetzeagatik izan ziren. Kanpainan zehar, Foruzaintzak beste 45 salaketa jarri zituen, eta nagusiki, derrigorrezko dokumentazioa ez eramateagatik edo telefono mugikorra erabiltzeagatik izan ziren.


Kontrolak puntako orduetan egin ziren, eta Foru Komunitateko bide-sareko leku estrategikoetan, bereziki istripuak egoten diren eta bide azkarrak dauden tarteetan.


Nafarroako Gobernuak 2007ko bide istripuen inguruan emandako datuen arabera, aurten Foru Komunitatean hildako gidarien %30ek segurtasun-uhala erabili izango balute bizirik irtengo lirateke, gehienbat bidetik irteteagatik geratu baitziren istripuak. Urte honetako estatistika hori auto eta furgoneta istripuetan hildako gainerako erabiltzaile edo bidaiarien kasuan ezartzen bada, kopuru hori %60koa izango litzateke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa