(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak eta UPNAk lankidetza-hitzarmena sinatu dute Garapenerako Lankidetzaren arloan

asteazkena, 2007.eko irailak 19

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Garapenerako Lankidetzaren arloan. Testua Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari María Isabel García Malo keta UPNAko errektore Julio Lafuente Lópezek izenpetu dute.



Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak garatzen du Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Programa, eta horren bidez, GKEek sustatutako lankidetza proiektuak finantzatzen dira. Xedea da garatzeko bidean dauden herrialdeetako biztanleen bizi baldintzak hobetzea. Gainera, Departamentu honen jarduera ardatzen esparruaren barruan, 2006ko Garapenerako Lankidetza Programaren helburuetako bat da Nafarroako unibertsitate komunitateak garapenerako lankidetzaren arloan parte hartzea. Testuinguru honetan kokatzen da 1996an Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak bien helburuak lortzeko izenpetutako lankidetzako esparru akordioa. Akordio horri jarraiki, beste zortzi hitzarmen izenpetu dira Garapenerako Lankidetzaren arloan.


Hitzarmenaren testuan jasotzen den moduan, 2007. urte honetarako bi jarduera-talde diseinatu dira, eta, besteak beste, prestakuntza eta ikerketa jarduerak, nahiz unibertsitatearen lankidetza-jarduerak barne hartzen dituzte. Horien guztien helburua da garapenerako lankidetza sustatzea Nafarroako gizarte zibilaren artean, eta UPNAk unibertsitate edo bestelako erakundeekin, herrien eta herrialdeen bertako garapenari begira, hitzarmenak egiten dituen herrialdeetan. Jarduera horiek egiteko, Nafarroako Gobernuak 132.287 € bideratuko ditu, eta UPNAk, 126.746 €.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa