(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak enpresak sustatzeko "Fondo Joven" sozietatea sortu du 40 urtetik beherako ekintzaileentzat

asteazkena, 2007.eko irailak 19

Nafarroako Gobernuak, 40 urtetik beherako pertsona ekintzaileek zuzendutako enpresei edo sustatutako enpresei ekonomikoki laguntzeko enpresa-sustapeneko "Fondo Joven" sozietate berria sortu du SODENA (Nafarroaren Garapenerako Sozietatea) eta CEIN (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzarako Zentroa) sozietate publikoen eta Nafarroako Enpresaburu Gazteen Elkartearen (AJE) bidez. Hala, denboraldi baterako partaidetza izango du bere kapital sozialean.



Ekimen horren berri eman dute gaur prentsaurrekoan Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilari José María Roig Aldasorok; CEIN sozietateko zuzendari gerente Carmen Lezak; eta AJEko presidente Kilian Murok.


Baliabide horren xedea da Nafarroako gazte ekintzaileei finantzatzeko beste aukera bat ematea, beren enpresa-jarduerari aurre egiteko edo hori zabaltzeko. Sozietate berria iragan apirilean sortu zen, eta hasiera batean 3 milioi euroko kapital soziala da.


"Fondo Joven" funtsa, Foru Komunitatean finkatuta dauden eta handik kudeatzen diren sortu berriak diren ETEentzat zuzenduta dago, edo baita merkatuan dagoeneko jarduera duten, eta jarduera-ildo berriak abian jartzeko finantzazioa behar dutenentzat ere.


"Fondo Joven" sustatzen duten erakundeen helburua da ekintzaileen belaunaldi berriek, eskaintzen duten produktu edo zerbitzuarengatik nabarmentzen diren enpresak sor ditzaten sustatzea. Halaber, positiboki baloratuko dira garatzeko bidean dauden sektoreen barruan dauden proiektuak, Nafarroan sustatu nahi badira. Ekimenak nahiz sortutako enpresak bideragarriak izan beharko dira, eta hazteko aukera izan beharko dute.


Sozietateak ETEen kapitalean duen partaidetzari dagokionez, hiru urte eta zortzi artekoa izango da, eta inbertsioa kapital sozialaren %15 eta %45 artekoa izan ahalko da. Batez besteko inbertsioa 36.000 eta 125.000 euro artekoa izango da; hala ere, handiagoa ere izan daiteke balio estrategikotzat hartzen diren proiektuetan.


Aipatu behar da "Fondo Joven" funtsarekin elkarlanean aritzen diren enpresek enpresa-aholkularitza zerbitzua izango dutela, eta baita ondorengoak ere: laguntza enpresa-kudeaketako arlo guztietan (komertziala, finantzak edo estrategia, besteak beste); laguntza enpresa-plana egitean; zerbitzu guztietarako sarbidea, kasu bakoitzaren beharren arabera, merkatuan finkatzen laguntzeko.


Parte hartzeko baldintzei buruzko informazio gehiago lortzeko interesa duten pertsonek, ondorengoen bidez eskuratu dezakete: CEIN (Tlfn. 848 42 60 00; helbide elektronikoa:

fondojoven@cein.es; interneteko helbidea: www.cein.es); AJE Navarra (Telefonoa: 948 24 30 45; helbide elektronikoa: info@ajenavarra.com; interneteko helbidea: www.ajenavarra.com) edo hemendik gutxira erabili ahal izango den Funtsaren web orrialdean (www.fondojoven.es).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa