(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Gazte Artisten Topaketak 2007" lehiaketako Arte Eszenikoetarako bost finalista hautatu dira osteguna, 2007.eko irailak 20

Nafarroako Gobernuak Kirola eta Gaztedia Institutuaren bidez antolatutako "Gazte Artisten Topaketak 2007" lehiaketaren epaimahaiak bost lan hautatu ditu Arte Eszenikoetako finalista moduan. Hasieran, hiru finalista izatea aurreikusita bazegoen ere, hautaketa-batzordeak eta lehiaketaren antolakuntzak fase honetan beste bi lan gehiago sartzea erabaki dute, edizio honetan aurkeztutako proposamenen kalitatea eta estiloen barietatea ikusita.


Modalitate honen epaimahaia Maite Pérez Larumbek, Iñaki Fortúnek eta Pedro Zabalzak osatzen dute, eta horiek ondorengo taldeak eta obrak hautatu dituzte: "Taller de Teatro de la UPNA", Cuadros de amor y humor al fresco muntaiarekin; "Versión Ácida", ¿Qué o quién? dantza garaikideko ikuskizunarekin; "Caracois", Woyceck antzezlanarekin; "La Banda", Mákina ikuskizunarekin; eta Elisa Fernández, dantza garaikideko Dos proposamenarekin.


Lan-hautaketa honekin  amaitu da tokiko epaimahaiekin biltzeko epea lehiaketako azken fasera pasatzea merezi duten taldeak eta artistak aukeratzeko. Finalak urriko azken bi asteetan izango dira. Muntaiaren eta iraupenaren arabera, antolakuntzak erabakiko du zenbat saio ezberdinetan egingo diren emanaldiak, finalista bakoitzak bere muntaia eszenikoa prestatzeko behar dituen baldintza tekniko egokiak eta denbora izate aldera. Epaimahaiak zuzenean ikusiko ditu finalera iritsitako talde guztiak, eta azken finalaren ondoren adieraziko da zeintzuk diren irabazleak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa