(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

II. Nazioarteko Gastronomia Kongresua Baluarten izanen da urriaren 1, 2 eta 3an

osteguna, 2007.eko irailak 20

II. Nazioarteko Gastronomia Kongresua Iruñeko Baluarten izanen da urriaren 1, 2 eta 3an. Ekitaldiaren asmoa da gastronomia eta osasuna lotzea, eta, hartarako, sukaldariek, zientzialariek eta medikuek hartuko dute parte.


Kongresua iragartzeko kartela.

Kongresua iragartzeko kartela. ( irudia handitu )

II. Nazioarteko Gastronomia Kongresua Baluarten izanen da urriaren 1, 2 eta 3an


Osteguna, 2007ko irailaren 20. II. Nazioarteko Gastronomia Kongresua Iruñeko Baluarten izanen da urriaren 1, 2 eta 3an. Ekitaldiaren asmoa da gastronomia eta osasuna lotzea, eta, hartarako, sukaldariek, zientzialariek eta medikuek hartuko dute parte.


Kongresuaren antolatzaileak honakoak izan dira: Nafarroako Ostalaritzako Enpresen Elkarteko teknikariak, Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitateko Institutua. Gainera, programako zuzendari Koldo Rodero sukaldariak, eta Koldo Martinez (medikuntzan doktorea eta maisua Bioetikan), eta Jose Ramon Azanza (Farmakologiako irakaslea Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza fakultatean) medikuek osatutako zientzialari taldeek ere parte hartuko dute.


Kongresuan bi txosten egingo dira goizean, eta beste bi arratsaldean. Bakoitzean sukaldari batek, zientzialari batek eta moderatzaile batek hartuko dute parte, azalpenak bukatzean, hausnarketa egiteko eta ondorioak ateratzeko. Gehienez, ordu eta erdiko iraupena izango dute.


Parte hartuko duten sukaldarien artean, Gastronimiako zenbait Sari Nazional irabazitakoak nabarmendu behar dira, eta bai-eta Michelin Gidak ematen duen sari nagusia (hiru izarrak) irabazitakoak ere. Besteak beste, ondorengoek parte hartuko dute: Juan Mari Arzak; Paco Roncero, Madrilgo “Terraza del Casino”koa; Dani García, Marbellako Calima jatetxekoa; Jordí Butron, Bartzelonako Espaisucre jatetxekoa; Pepe Rodríguez, Illescas-eko El Bohío jatetxekoa; Raúl Alexandre, Valentziako CA´Sento jatetxekoa; Alexandre Bourdas, Frantziako Sa.Qua.Na jatetxekoa; Jaques Decoret, Frantziakoa; Massimo Obtura, Modenako Osteria la Franciscana jatetxekoa (Italia), eta Toshiro Konishi, Perukoa. Halaber, Iruñeko Hiria Saria emango zaio Pierre Troisgros-i, Nouvelle Couisine-ren sortzaileari.


Kongresuan arituko diren gai mediko eta zientifikoen artean ondorengoak aipatu behar dira: sendagaiak eta elikagaiak, gantzak elikaduran, elikagaiak eta arrisku biologikoak, gastronomiaren bilakaera historikoa, azukrea elikaduran, elikagaien arrisku kimikoak, psikogastronomia, edari alkoholdunak, elikadura eta pediatria, edo elikadura eta psikiatria.


II. Gastronomia Kongresuan Iruñeko Hiria Saria emango zaio Pierre Troisgrosi-ri, Nouvelle Cuisineren bost sortzaileetako bat. Pierre Troisgrosen belaunaldiak sukaldaritza osasungarriarekiko kezka agertu zuen, eta frogatu zuen dastatzeko plazerrarekin lotuta zegoela.


Kongresuarekin batera, Ostalaritzako Elkartea eta Kooperatiba XIX. Nafarroako Ostalaritzako Erakusketa Profesionala antolatzeko azken kudeaketak egiten ari dira, datozen urriaren 2, 3 eta 4an izango dena Baluarten.


Nafarroako Ostalaritzako Erakusketak 19 urte beteko ditu aurten, non ostalariak bildu eta hornitzaileak eta profesionalak hurbiltzen baitira.

Dokumentazioa:
Sukaldarien curriculuma
Kongresuaren programa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa