(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak eta Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten eskualdeetako homologoek Deklarazio bat sinatu dute Kontseiluaren XXV. Osoko Bilkura dela-eta osteguna, 2007.eko irailak 20

Nafarroako Gobernuko Presidentea den Miguel Sanz Sesmak eta Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) osatzen duten eskualdeetako homologoek Deklarazio bat sinatu dute gaur arratsaldean Leioan (Bizkaia), aipatu erakunde horretako Kontseiluaren XXV. Osoko Bilkura medio; oraingoan Euskal Autonomia Erkidegoan egin dena.


Bileraren irudia.

Bileraren irudia. ( irudia handitu )

Sinatutako agirian, Presidenteak borondate politikoa berrestearen alde agertu dira mugaz bestaldeko lankidetzaren garapenean, Pirinioen luze-zabaleran. PLEaren Kontsortzioa garatzeko konpromisoa hartu dute; hau da, sortu berria den instrumentua, Andorra-Espainia-Frantzia programa mugakidea kudeatzeko Autoritatea dena. Halaber, deklarazio horretan gune orekatua eta iraunkorra sortzearen aldeko apustua egiten da, Espainiako eta Frantziako estatuekin eta erkidegoko instituzioekin elkarrizketa gehitzea bezalaxe. Era berean, Lehendakarien asmoa da PLEko kideen arteko kohesioa lehenestea, unitateari eustea eta herrien dibertsitatearekiko errespetua konbinatuta.


Gaur, PLEko Presidenteek sinatutako idatzian, 1982. urteko ekaina oroitu nahi dute; izan ere, garai hartan onartu zen Jacan eta Oloron-St. Marien egindako Pirinioetako Eskualdeen Konferentziako Azken Deklarazioa. Horrela, deklarazioko puntu batean agertu zen "Pirinioetako Eskualdeetako Lan Elkartea" sortzeko nahia.


Sanz Presidentea Ibarretxe Lehendakariarekin Leiora iristean.

Sanz Presidentea Ibarretxe Lehendakariarekin Leiora iristean. ( irudia handitu )

Bereziki aipatzekoa da aipatu Kontsortzioaren sorrera. Kontsortzioaren berehalako lana izan da PLE onartzea lurraldeko erakundeen elkarte bezala, mugaz bestaldeko lankidetzaren inguruko programa komunitarioaren kudeaketan.


Era berean, idatzian adierazten da gune orekatua eta iraunkorra eraikitzeko dagoen borondatearen bidez "PLE bultzatzen dela bere ekintzen osagarritasuna pribilegiatzera mugaz bestaldeko beste erakundeen proiektuekin".


Dokumentuan, baita ere, ondorengoa gehitzen da: "Interkonektatuta dagoen munduan eta mundu globalean, subsidiaritatea instituzioen arteko harremanetan onartutako printzipioa denez, gure ustez, PLE da Mendiguneko lehentasunezko jardueren solaskide nagusia, eta PLEko kide bakoitzak mugakoak kontuan hartu gabe proiektu estrategikoak abian jartzen ez dituen moduan, uste dugu —eta gaur inoiz baino gehiago, pertsonalitate juridikoa baitugu—, Frantziako eta Espainiako estatuek gure bitarteko papera aintzat hartu behar dutela, guri dagokigun erabaki estrategikoetan parte hartzeko".


Dakigun bezala, Pirinioetako Lan Elkartea hauek osatzen dute: Espainiako lau eskualdek (Euskal Herria, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia), Frantziako hiru eskualdek (Aquitania, Languedoc-Roussillon eta Midi Pyrénées) eta Andorrak.

Dokumentazioa:
Pirinioetako Lan Elkarteko Presidenteen deklarazioa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa