Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuko Presidentea den Miguel Sanz Sesmak eta Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) osatzen duten eskualdeetako homologoek Deklarazio bat sinatu dute gaur arratsaldean Leioan (Bizkaia), aipatu erakunde horretako Kontseiluaren XXV. Osoko Bilkura medio; oraingoan Euskal Autonomia Erkidegoan egin dena.
II. Nazioarteko Gastronomia Kongresua Iruñeko Baluarten izanen da urriaren 1, 2 eta 3an. Ekitaldiaren asmoa da gastronomia eta osasuna lotzea, eta, hartarako, sukaldariek, zientzialariek eta medikuek hartuko dute parte.
Nafarroako Gobernuak Kirola eta Gaztedia Institutuaren bidez antolatutako "Gazte Artisten Topaketak 2007" lehiaketaren epaimahaiak bost lan hautatu ditu Arte Eszenikoetako finalista moduan. Hasieran, hiru finalista izatea aurreikusita bazegoen ere, hautaketa-batzordeak eta lehiaketaren antolakuntzak fase honetan beste bi lan gehiago sartzea erabaki dute, edizio honetan aurkeztutako proposamenen kalitatea eta estiloen barietatea ikusita.