(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Iowako (AEB) gobernaria hartu du; gobernaria Acciona enpresaren energia berriztagarriko instalazioak bisitatzera etorri da ostirala, 2007.eko irailak 21

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek harrera egin dio Iowa estatuko (AEB) Chet Culver gobernariari. Chet Culver ACCIONA konpainiaren energia berriztagarriko instalazioak ikustera etorri den ordezkaritza ofizialeko burua da.


Sanz Presidentea Chet Culver gobernariaren ondoan

Sanz Presidentea Chet Culver gobernariaren ondoan. ( irudia handitu )

Harreran, Culver gobernariak goraipatu egin du Nafarroak eta Accionak "energia berriztagarrien munduko mapan" egindako lana. Gaur egun, Acciona Windpower Barasoaingoaren antzeko aerosorgailu-fabrika bat eraikitzen ari da Iowan, West Branch hirian. Fabrika abenduan egongo da martxan. Han, urtean 400 aerosorgailu egingo dituzte, berezko teknologiarekin. Culver gobernariak Iowara bisitan joateko gonbite formala luzatu dio Sanz presidenteari, bi lurraldeen arteko harreman ekonomikoak sendotze aldera. Harrerara bertaratu dira, baita ere, Ekonomia eta Ogasun saileko kontseilaria, Álvaro Miranda; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu saileko kontseilaria, José María Rog; Acciona Energiako zuzendari nagusia, Fermín Gembero; eta Acciona Windpower ataleko zuzendari gerentea, Pedro Ruiz.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa