(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Karramarro seinaledunen ugari aurkitu dituzte hilda Erro ibaian, Urrotzen parean ostirala, 2007.eko irailak 21

Foruzaintzak delitu ekologikoa leporatu dio herri horretako hegazti-granja bati, hogei mila karramarro ingururen heriotza eragin duelako


Foruzain batek laginak hartzen ditu

Foruzain batek, igandean, Erro ibaian antzemandako isuriaren laginak hartzen ditu. ( irudia handitu )

Foruzaintzako Ingurumena Babesteko Dibisioko Ikerketa Taldeko agenteek Ingurumen Fiskalari eta Agoitzeko 2. zk.ko Instrukzioko Epaitegira igorri dituzte Urrotzeko hegazti-ustiategi baten titularrari ustezko ingurumen-delitua leporatzeko eginbideak, joan den igandean Erro ibaian 20.000 karramarro seinaledun (pacifastacus leniusculus) inguru hilda agertu ondoren.


Lehen ikerketen arabera, eta Madrilgo laborategi batek egingo dituen behin betiko analisien zain daudela, ustiategi horretan koleopteroak (besteak beste, irin-harrak) hiltzeko toxikotasun handiko produktu bat erabili dutela pentsatzen da. Produktu horren erabilera baimenduta dago, baina putzu septikoetatik ezabatu behar da, euri-urekin inolako loturarik izan gabe.


Joan den igandean, Foruzaintzako Aginte eta Koordinazio Zentrora dei bat egin zuten Liberri Jaurerritik hurbil karramarro ugari hilda agertu zirela esanez. Egun horretan bertan Ingurumen Dibisioko patruila bat bertaratu zen, eta ingurua zigilatu ondoren, uraren laginak hartu zituzten, isurketarik egon zen aztertzeko, eta ibaiaren hondoan geratu ziren ornogabeen lagin bat ere hartu zuten. Ikerketaren ondorioz, lau kilometroko esparrua mugatu zen, Urrotzeko hegazti-ustiategiaren eta Billabetako hustubide-zentralaren artean.


Hildako karramarroen lagina

Hildako karramarroen lagina. ( irudia handitu )

Ondoren, Ingurumen Ikerketa Taldeko agenteek hegazti-ustiategiko isurketaren arduraduna egotzi moduan deitu zuten, ingurumenaren aurka ustez delitua egiteagatik.


Gogoan izan behar da joan den uztailaren amaieran antzeko gertaera baten ondorioz 15.000 karramarro seinaledun hil zirela Ultzama ibaian, Ziaurritzen parean. Orduko hartan eta oraingoan ere, ibaiko izaki ornogabeak soilik hil dira, gainerako fauna, esaterako barboak, loinak, etab. ez baitaude ukituta, eta ibaiko urek ere itxuraz ez dute gertatutako heriotzen aztarnarik.


Alerta horia Nafarroan ekaitzengatik


Nafarroako Gobernuko Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA) Meteorologiaren Institutu Nazionalaren jakinarazpen bat jaso du gaur goizean, eta horren arabera, Foru Komunitatean alerta horia aktibatuko da (bigarren maila, lauko eskalaren barruan) larunbat eguerdia arte ekaitz-arriskuengatik. Ekaitz horien eraginez, ordu bakar batean 15 litro ur bota ditzake metro koadro bakoitzean.


NLAk alerta-egoera horren berri eman die bere menpeko zerbitzuei (Suhiltzaileak eta SOS-Navarra 112), Foruzaintzari eta Errepideen Kontserbazio Zerbitzuari, kasuan kasuko neurriak har ditzaten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa