(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NUP-erako 42.640 euroko dirulaguntza onetsirik Esperientziaren Ikasgela prestakuntza programarako

astelehena, 2007.eko irailak 24

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari 42.640 euroko dirulaguntzan eman diezaion Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) Esperientziaren Ikasgela izeneko prestakuntza programa garatzeko 2007an zehar.


2000-2001 ikasturtean NUP-ek titulu propio bat sortu zuen eta haren ikasketa planak eskaintzen du modu malgu eta orekatuan prestakuntza orokorra Giza eta Gizarte Zientzietan adinekoen egoera pertsonalei eta profilei egokitzeko diseinatuta. Horrela, aukera ematen zaie Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulu propioa eskuratzeko, Giza Zientzia Garaikide eta Gizarte Zientzietako Unibertsitate-Titulua deitzen dena. Aipatu tituluak 120 kredituak baditu eta bi ikasturteko iraupena.


Jarduera akademiko hau, Nafarroan Esperientziaren Ikasgela deitzen dena, erkidego autonomo guztietan garatzen da administrazio eta unibertsitate publiko desberdinen arteko lankidetza, hitzarmen edo akordioen bidez.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa