(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hainbat urtetarako gastuak nekazaritza ekologikorako eta abeltzaintzako ingurumeneko dirulaguntzetarako

astelehena, 2007.eko irailak 24

Gobernuak erabaki bat hartu du 10,40 milioi euroko hainbat urtetarako gastua onesteko nekazaritza ekologikorako eta 4,97 milioi euroko gastua abeltzaintzako ingurumeneko dirulaguntzetarako 2007-2011 aldirako.



Jakina denez, Landa Garapenari Laguntzeko Europar Funtsaren (FEADER) bidezko laguntzei buruzko erkidegoko araudiak marko berria ezarri du landa garapena arautuko duena 2007ko urtarrilaren 1etik 2013. urtearen bukaerara. Laguntzen araubide berriak bidea ematen du, besteak beste, ingurumeneko dirulaguntzei dagokien neurria aplikatzeko. Halaber, araututa daude Foru Agindu bidez nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoetarako laguntzak emateko araubide orokorra, eta aipatu azpisektoreetan Eskabide Bakarra aurkezteko arauak. Gobernuak onetsitako hainbat urtetarako gastuak, arestian aipatu direnak, Europar Batasunak kofinantzatuak izanen dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa