(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

PFEZen Arautegiaren eta alarguntsa-pentsioarengatiko kenkariak aurretik ordaintzeko prozeduraren zenbait aldaketa onartu dituzte astelehena, 2007.eko irailak 24

Nafarroako Gobernuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arautegia aldatzen duen foru lege-proiektu bat, eta alarguntsa-pentsioengatiko kenkariak arautzen dituen foru-dekretua onartu ditu gaurko bilkuran.


Proiektuaren xedea da erregelamendua eta dekretua, azken urteetan aipatu arautegietan egindako aldaketetara egokitzea. Aldaketa horiei dagokienez, lan etekinen eta alarguntsa-pentsioen ingurukoak, iragan urtarrilaren 1ean sartu ziren indarrean dagoeneko. Nobedadeen artean, ondorengo xedapenak aipa daitezke: ikasketetarako beken salbuespenei buruzkoak, atzerrian lan egiteari buruzkoak, eta 65 urtetik gorakoek ohiko etxebizitza eskualdatzeari buruzkoak, edo garraio-jardueren etekinei buruzkoak.


PFEZen arautegiaren aldaketak


Proiektuaren 1. artikuluan, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onartutako PFEZen arautegiaren aldaketak jasotzen dira. Kasu horretan, xedea da Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren Foru Legeak, abenduaren 11ko PFEZen Legea aldatzeko 13/2006 Foru Legean, nahiz zenbait zerga eta bestelako zerga-neurriak aldatzeko 18/2006 Foru Legean izandako aldaketetara egokitzea arautegi hori.


Aurretik adierazi denez, atxikipenei dagokienez, laneko etekinei buruzko atxikipenen ehunekoen taula berriak gehitu dira, eta taula horiek, iragan urtarrilaren 1ean sartu ziren indarrean dagoeneko. Nobedade gisa, salgaiak errepidez garraiatzearen eta etxe-aldaketa zerbitzuen enpresa-jardueren ordaina diren etekinetan %1eko atxikipena ezartzea dago, jarduera horien etekin garbia zenbatespen objektiboko erregimenaren arabera finkatzen bada.


Beste aldaketa batzuk, elkarteek eta fundazioek emandako ikasketa-bekek nahiz atzerrian egindako lanek, PFEZ zerga ordaintzetik salbuetsita geratzeko bete behar dituzten baldintzen ingurukoak dira.


65 urtetik gorakoek edo menpeko pertsonek ohiko etxebizitza eskualdatzegatiko salbuespenari dagokionez, ohiko etxebizitzaren kontzeptua zabaldu da. Hala, ohiko etxebizitza ez da bakarrik saltzen den unean egoera hori duena; baizik eta eskualdatzea egin aurreko bi urteetan, edozein egun arte, egoera hori ere izan duena.


Enpresa- eta lanbide-jarduerei dagokienez, legean, jarduera bat zenbatespen objektiboko erregimenean sartzean, diru-sarreren bolumena zenbatzeko aurreikusitako iruzurraren aurkako neurriak barne hartzen ditu proiektuak arautegian. Gainera, menpekotasun-aseguruak, gizarte- eta enpresa-aurreikuspeneko planak eta aurrezki sistematikoko banakako planak komertzializatzen dituzten aseguru-entitateek eman behar duten, nahiz babestutako ondareak dituzten subjektu pasiboei eman behar zaien informazioaren inguruko behar berriak ezarri dira.


Alarguntsa-pentsioa


Proiektuaren 2. artikuluan zenbait aldaketa egin dira alarguntsa-pentsioengatiko kenkariak aurretik ordaintzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 20ko 127/2003 Foru Dekretuan.


Foru Dekretu honetan egindako aldaketek helburu bikoitza dute:


Batetik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Legearen 67 bis artikulu berrira egokitzea, kenketaren zenbatekoari dagokionean. Alegia, arautegiaren aldaketa honek ez du aldaketa errealik ekartzen alarguntsa-pentsioengatiko kenketan; baizik eta arautegiko araua eguneratu besterik ez du egiten, Foru Legearekin bat ez etortzea saihesteko.


 Bestetik, aldaketa txikiak egitea prozeduretan, ezarpena hobetzeko beharrezkotzat jotzen baitira, hala nola, aurretik ordaintzearen urteko eskaera kentzea; hots, ez da beharrezkoa izango urtero kenkaria aurretik ordaintzeko eskaera behin eta berriz egitea.


Honi dagokionez, gogorarazi behar da, Nafarroan, 8.000 pertsona inguruk jasotzen dituztela kenkari horiek, eta horien bidez, alarguntsa-pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzen direla, urte honetan, 7.988,40 eurokoa dena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa