Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
440.848 euroko gastua onetsita teknologia zentroen I+G+b proiektuetarako dirulaguntzen zain dauden eskariak tramitatzeko
astelehena, 2007.eko irailak 24Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari 440.848 euroko gastua egiteko teknologia zentoren ikerkuntza, garapen eta berrikuntza proiektuetarako dirulaguntzen zain dauden eskariak tramitatzeko.
Gobernuaren baimena beharrezkoa da, izan ere, gastua hainbat urtetan egitekoa baita. Zehatz-mehatz, aurreikusitako 440.848 euroetatik 235.090 euro 2007ko ekitaldiko aurrekontuen kargura emanen dira, eta gainerako 205.848 euroak 2008ko aurrekontuarekin.