Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Javier De la Merced Artanga, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuko Eledun Alberto Catalán Higuerasen Kabinete burua da.
Javier de la Merced, Catalán kontseilariaren kabinete burua.
(
irudia handitu
)
Tuteran jaio zen 1978an. Ezkongai dago. Informazio Zientzietan lizentziatu zen (Kazetaritza adarrean) Nafarroako Unibertsitatean.
2001eko azarotik UPNko prentsa burua izan da, eta horrez gain, UPN parlamentuko taldearen laguntzaile lanetan ibili da Nafarroako Parlamentuan 2003ko martxotik.
Aurretik, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Kabinetean lan egin zuen, 2000ko irailetik 2001eko irailera arte. Unibertsitate horretan, irakasle elkartua izan da ikasgai hauetan: "Idatzizko komunikazioa eta informazioa", eta "Kazetaritza Espezializatua". Halaber, Canal 4 Navarra katean, albistegietako erredaktorea izan da, eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan praktiketan ibili da erredaktore gisa. RTVEko Aholku Batzordeko kidea da Nafarroan.
Azken udal eta foru hauteskundeetan, 2007ko maiatzaren 27an, UPNko zinegotzi hautatu zuten Cascanteko Udalan, baina kargu horri uko egin dio bere lanpostu berriarekin ez delako bateragarria.