(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Baliabideen Zentroko Soustenergy proiektua lankidetza-eredutzat hartu du Europar Batasunak asteartea, 2007.eko irailak 25

Soustenergy proiektua orain dela gutxi Lisboan egindako 2007ko Eskualde Arteko Lankidetza Foroan aurkeztutako lau proiektuetako bat da


Soustenergy proiektuaren burua Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuari atxikitako fundazioa; finantzaketaz, berriz, Foru Gobernuaren Kanpo Ekintzako Zerbitzua arduratu da. Proiektua lankidetza-eredutzat hartu dute, Europar Batasunak 2000tik 2006ra mugez gaindiko eta eskualdeen arteko Interreg III C lankidetza-programaren barruan gauzatutako 200 proiekturen artean. Soustenergy 2004-2007 denboraldian garatu zen eta Europako sei eskualdetako erakundek parte hartu zuten, gizarte- eta hezkuntza-neurrien bitartez aurrezkia eta energia-eraginkortasuna sustatzeko asmoarekin.


Europar Batasunaren 2007ko Eskualde Arteko Foroan aurkezteko Soustenergy proiektua eta beste hiru proiektu aukeratu zituzten. Foroa Lisboan egin zen orain dela gutxi eta Europar Batasuna osatzen duten herrialde guztietako ordezkariek parte hartu zuten (guztira 1.000 pertsona); hara bertaratu zen, baita ere, Eskualde Politikako Europako komisario den Danuta Hübner.


Topaketaren helburuetako bat zen EBko eskualdeetako instituzio eta erakundeen arteko elkarlana bultzatzea. Horren harian, Soustenergy proiektua eredu gisa hartzeko modukoa iruditu zaie; izan ere, sei herrialdetako erakundeek parte hartu dute eta hainbat kolektibo engaiatu dira aurrezkiaren eta energia-eraginkortasunaren sustapenean: eskolak, Udalak, auzo-elkarteak, e.a.


Alde horretatik, Europako erakunde ugariri interesatu zaie proiektua eta, ondorioz, proiektu berriak abian jartzeko lankidetza-bide berriak ireki dira.


Esan bezala, Soustenergy proiektua 2004. urtean jarri zen martxan eta Ingurumen Baliabideen Zentroarekin batera hauek parte hartu dute: Bruselako Le Centre Urbaine, Greziako Industrial Systems Institute, Italiano Agenzia per l´Énergia e lo Sviluppo Sostenibile di Modena, Portugalgo Instituto de Soldadura e Qualidade eta Poloniako Malpolska Agencja Enerjii I Srodowiska.


Gure erkidegoan, 52 erakunde izan dira Soustenergy proiektuaren onuradun. Zehazki, 18 udaletxe, jabeen 21 erkidego, 10 ikastegi, eta Foru Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4 instalazio. Batik bat esperientzia pilotuak garatu dira, diagnostiko energetikoko txostenak (44) eta energia-planak (18) eginez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa