(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Rosarioko Nafar Etxeko presidenteak datorren urterako dauzkaten proiektuen berri eman dio Sanz presidenteari asteartea, 2007.eko irailak 25

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek Rosarioko (Argentina) Nafar Etxeko presidentea, Sandalio Monreal Suberviola, hartu du gaur Nafarroako Jauregiko bulego ofizialean.


Ezkerretik eskuinera: Sandalio Monreal, Rosarioko Nafar Etxeko presidentea; San Presidentea eta Rosarioko Nafar Etxeko presidente ohi Teófilo Espadas

Ezkerretik eskuinera: Sandalio Monreal, Rosarioko Nafar Etxeko presidentea; San Presidentea eta Rosarioko Nafar Etxeko presidente ohi Teófilo Espadas. ( irudia handitu )

Han izan da, baita ere, erakundeko presidente ohia, Teófilo Espadas. Monreal jaunak Nafar Etxeak kultura, kirol eta gizarte-laguntzen alorrean gauzatzen dituen jardueren berri eman dio Sanz presidenteari.


Proiektuen artean nabarmendu du datorren urteko urrian 22z beheko Pilotarien Munduko VII. Txapelketa egingo dutela. Txapela Nafar Etxeak Funes herrian (Santa Fe), Rosariotik gertu daukan Reino de Navarra frontoian jokatuko da; frontoiak 36 metro luze ditu. Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak sustatutako txapelketa horretan 15 herrialdetako pilotarik parte hartuko dute. Nafar Etxeko presidenteak Nafarroako Gobernuari txapelketa antolatzeko laguntza eskatu dio; izan ere, Reino de Navarra frontoia nazioartean ezagutzera emango dute eta Argentinan pilota-jokoa zabalduko dute.


Halaber, Sandalio Monrealek presidenteari azaldu dio aurtengo urtearen bukaeran, probak egite aldera, Rosarion Reino de Navarra Bigarren Nazioarteko Pilota Txapelketa egingo dutela. Txapelketan Nafarroako Pilota Federazioko eta Santa Fe probintziako (Argentina) Pilota Federazioko selekzioek jokatuko dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa