(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mirandaren ustez, Done Jakue Bideko autobiaren eraikuntzak kudeaketa ekonomiko egokia izan du asteazkena, 2007.eko irailak 26

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Nafarroako Gobernuaren jarduna defendatu du Done Jakue Bideko autobia eraikitzeko kontratuari eta bertan sartutako aldarazpenei dagokienez. Bere esanetan, aldarazpen horiek "guztiz legezkoak" izan dira. Horrez gain, ikuspuntu ekonomikotik kudeaketa "oso ona" izan dela azpimarratu du.


Kontseilariak gaur goizean prentsaurrekoa eman du Kontuen Ganberak lan horren inguruan egindako txostena baloratzeko. Txosten horretan, obraren prezioa 55 milioi euro handitu dela jaso da, prezioak berrikusi direlako eta lanen amaiera aurreratzeak eragindako kostu gehigarriengatik.


Lan konplexua


Ildo horretatik, Álvaro Mirandak azaldutakoaren arabera, hasierako aurrekontuan ezarritako 323,9 milioiko kostuarekin alderatuz gero, lanaren amaierako kostu gehigarria 26,8 milioi eurokoa izan da, hau da, %8,3 gehiago, "herri-lanetako parametro arrunten barruan dagoen ehunekoa, are gehiago garrantzi handiko lan konplexua dela kontuan hartuta, 70 kilometroko autobia eraiki eta 80 kilometroko tokiko errepideak berriztatu direla aintzat hartuz gero; gainera, udal guztien eskariei jaramon egin zaie".


Kostu-igoera hori udalerriek eskatuta egindako aldarazpenek (6,9 milioi euro) eta abian jartzerakoan izandako zazpi hileko aurrerapenaren kostu gehigarriek (19,9 milioi euro) eragin dute. Azken alderdi horri dagokionez, kontseilariak azpimarratutakoaren arabera, hilabete luzez aztertzen egon ondoren, Gobernuak lanak aurreratzearen onurak baloratu zituen, batez ere, bide-segurtasunari eta istripuak saihesteari begira, eta horiek konpentsatu egiten zuten prezioen gorakada.


Aurreko zifrari beste 35,6 milioi euro gehitu behar zaizkio, enpresa emakidadunari onartutako prezioen berrikuspen ofizialari dagozkionak. Alderdi horri dagokionez, kontseilariak onartu du lehiaketaren pleguan atal hori ez zegoela behar den beste aitortuta, beste lan batzuen pleguetan ez bezala. "Enpresa emakidadunak administrazio-erreklamazio bat planteatu zuen prezioen berrikuspena aitortzeko, eta txosten tekniko, administratibo, ekonomiko eta juridikoek enpresa emakidadunak berrikuspen horretarako eskubidea zuela ezarri zuten"– esan zuen kontseilariak.


Hori guztia dela eta, Álvaro Mirandak, Ganberaren txostena erabat errespetatzen duela adierazi arren, Gobernuaren jarduna defendatu du, argudio sendoak oinarri dituelako "eta, nola ez, argudio erabat legezkoak".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa