(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatuak ez du aurkeztuko konstituzio-aurkakotasun errekurtsorik Nafarroako 2007ko Aurrekontu Orokorren Foru Legearen aurka funtzionarioen soldata-igoera dela eta asteazkena, 2007.eko irailak 26

Estatuak ez du aurkeztuko konstituzio-aurkakotasun errekurtsorik Nafarroako 2007ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen aurka, gaur bertan Herri Administrazioen Ministerioan, Elena Salgado ministroaren zuzendaritzapean, bildutako Lankidetza Batzordeak hartutako akordioa dela bide. Nafarroako ordezkaritzaren buru Javier Caballero Martínez, Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria izan da.


Gaur erdietsitako akordioaren aurretik, Lankidetza Batzordeak 2007ko martxoaren 27ko akordio bidez eratutako lantaldeak kasuan kasuko azterketak egin ditu.


Zehatz esanda, horren aurretik, Estatuak konstituzio-aurkakotasun errekurtsoa iragarri zuen Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legeko 7. artikuluaren eta bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrien aurka. Hori dela eta, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren artean adostasuna lortu ondoren, gertaera hori Konstituzio Auzitegiari jakinaraziko zaio, jardunak artxibatu ditzan.


Lankidetza Batzordeko akordioaren arabera, bi alderdiek aitortu egiten dute Foru Komunitateak eskumen esklusiboa duela funtzionarioen estatutu-araubideari begira, eta estatuak eskumen esklusiboa duela sektore publikoaren zerbitzura lan egiten duten langileen oinarrizko gastu-irizpideak ezartzeko. Era berean, akordioan ezarritakoaren arabera, Foru Komunitateko administrazioak Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektuaren testua onetsi aurretik igorri behar du, langileen gastuei dagokien atala, aipatu oinarrizko irizpideak egokitzeko.


Lankidetza Batzordearen bilera hasi baino apur bat lehenago, Elena Salgado ministroa Javier Caballero Martínez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariarekin elkartu da, adeitasunezko topaketan, eta erabakitzear dauden gaiak berrikusi dituzte. Ministroak eta kontseilariak elkarrekin lankidetzan aritzeko borondatea agertu dute, bi administrazioen arteko errespetuaren eta lankidetzaren barruan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa