(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuaren arabera ez da beharrezkoa edateko ura kontsumitzeko murrizketak ezartzea Cortesen asteazkena, 2007.eko irailak 26

Nafarroako Gobernuak joan den irailaren 18an herri horretan hartutako laginek ez dituzte justifikatzen Udalak erabakitako debeku-neurriak


Osasun Departamentuaren arabera ez da beharrezkoa Cortesen edateko ura kontsumitzeari begira aparteko neurriak edo debeku-neurriak ezartzea, atzo udalerri horretako Udalak alde batez hala erabaki arren, laborategi pribatuei eskatutako analisiak oinarri hartuta.


Nafarroako Gobernuak Osasun Publikoaren Institutuaren (OPI) bidez joan den irailaren 18an Cortesen bildutako azken laginek ez dute justifikatzen aparteko neurriak hartzea beharrezkoa denik. Edateko uraren sareko puntu desberdinetan bildu eta OPIk aztertutako hiru laginetan ez zen ikusi trihalometanoetarako ezarritako muga-balioen gaineko tasarik: zehatz esanda, aztertutako hiru laginetan atzemandako balioak 97, 92 eta 93 mikrogramokoak izan ziren litroko, eta osasunerako arriskutsua den muga-balioa 150 mikrogramokoa da litroko.


Hala ere, Osasun Departamentuak Corteseko edateko ura etenik gabe zainduko duela iragarri du, astero-astero analisiak egingo ditu eta. Laginak txorrota desberdinetan hartuko dira, udalerri horretako herritarrak lasaiago egon daitezen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa