(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak zortzi enpresa eta erakunderi diru-laguntzak eman dizkie berdintasun-planak egiteko osteguna, 2007.eko irailak 27

Nafarroako Gobernuak, Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren bidez, zortzi enpresa eta erakunderi diru-laguntzak eman dizkie berdintasun-planak egiteko. Diru-laguntzak 12.000 euro ingurukoak izan dira guztiak, eta beraz, zenbateko osoa 100.000 euro ingurukoa izan da.


Diru-laguntzak jaso dituzten enpresa eta erakunde horiek 2.222 langile dituzte guztira. Hauek dira: Asociación de la Industria Navarra, Aranzadi SA, Azcoyen Industrial SA, Azcoyen Medios de Pago SA, Caja Rural SC limitada de crédito, Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, Laboratorios CINFA eta S21SEC SA.


Lan arloan berdintasuna lortzen laguntzeko, Nafarroako Foru Komunitateko emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako I. planak (2006-2010), ekonomia-, lan- eta trebakuntza-sustapenari buruzko atalean, hainbat helburu jaso ditu, enpresek eta beste gizarte-eragile batzuek bereizkeria-egoera bertikalak eta horizontalak desagerrarazten lagundu dezaten. Emakumezkoen eta gizonezkoen erantzukizunekin bateragarria den enpresa-kultura sortu nahi da, batzuen eta besteen lanbide-garapena errazteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa