(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako turismo-eskaintza Utrecht-eko 50 Plus Beurs azokan ezagutzera eman dute, Holandan osteguna, 2007.eko irailak 27

Nafarroako turismo-eskaintza eman dute ezagutzera Holandako Utrecht herrian, irailaren 19tik 23ra egindako 50 Plus Beurs azokaren bosgarren edizioan, stand bat jarrita.


Foru Komunitatea lehenengoz joan da azoka horretara, Kultura eta Turismo Departamentua atzerritarrak Nafarroara erakartzeko egiten ari den sustapen-jardueren barruan. Bultzada hori 2007an Holandako eta Belgikako merkatuetan gauzatu da, batez ere.


Holandako biztanleen sektore handi baten ezaugarriak direla bide, Nafarroa eskualde erakargarria da merkatu horretarako: berrogeita hamar urtetik gorako jende asko dago, erosteko ahalmen handia dute, astialdi ugari, eta masifikatuta ez dauden eta ezezagunak diren turismo-inguruen bila aritzen dira.


Foru Komunitateak, azokan bidaiei eskainitako pabilioiaren barruan, 20 metro koadroko standa izan du, eta hurreratu direnek askotariko turismo-eskaintza aurkitu dute, batez ere, gai hauetan oinarritua: Done Jakue Bidea, landa-turismoa, kultura naturan, hegaztien behaketa, gastronomia, etab.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa