Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, guztira 415.000 euroko diru-laguntza eman die irabazi-asmorik gabeko hamalau erakunderi, ijitoen gutxiengo etnikoaren gizarte sustapenerako jarduerak gauzatzeko.
Zerrenda honetan daude adierazita, alfabetoz, erakunde onuradunak, bakoitzari egokitu zaion diru-laguntza eta diru-laguntza horren xedea:
-Federación Gaz Kalo: 129.942 euro, Remipen 2007 proiekturako.
-Fundación Secretariado Gitano: 20.640 euro, gizarteak baztertuta dauden ijito-familien segimendua egiteko eta laguntza eskaintzeko.
-Kamira: 9.432 euro, Iruñako eta eskualdeko ijitoak eskolatzen laguntzeko proiekturako.
-Ker Cali: 9.116 euro, gurasoentzako eta 13 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako eskola bana egiteko.
-La Cali: 4.756 euro, ijito-kolektiboaren gizarte programa orokorrerako.
-La Chachipen Gao-Kalo: 11.689 euro, eskola-porrota prebenitzeko hezkuntza proiektu baterako eta helduen heziketako beste baterako.
-Zangotzako La Chi Calí: 3.488 euro, ijito-kolektiboaren gizarte sustapeneko programa orokorrerako.
-La Majarí: 88.588 euro, harrera- eta informazio-programetarako; ijito ikasleak trebatzeko, sustatzeko eta sentsibilizatzeko; eta ijito ikasleen segimendua egiteko eta ikasle horiei eskola-trantsizioan laguntzeko.
-La Romaní: 96.994 euro, harrera-programarako, adin txikikoen hezkuntzaren segimendu- eta babes-programarako, eta sentsibilizazio-programa komunitariorako.
-Lacho Drom: 15.694 euro, jolas-heziketa proiekturako, gizarte-hezkuntza esku-hartzerako, ijito nerabeen proiekturako, eta eskolen eta familien hezkuntza-proiekturako.
-Lodosa Kali: 7.264 euro, berdintasunaren alde hezteko proiekturako.
-Unión Social Cali, 2.783 euro, ijito-kolektiboaren gizarte sustapeneko programa orokorrerako.
-Virgen de Nievas: 8.940 euro, berdintasunaren alde hezteko proiekturako.
-Virgen del Soto: 5.667 euro, berdintasunaren alde hezteko proiekturako.