(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erronkari Bailarak urtebeteko epean enpresa-gune berria izango du osteguna, 2007.eko urriak 4

Erronkari Bailarak urtebeteko epean enpresa-gune berria izango du. Burgin kokatuko da, eta urbanizazio-lanak urriaren amaieran hasiko dira.


Oraintsu, Nafarroako Gobernuak, NASUINSA (Nafarroako Industria Lurzorua, S.A.) sozietate publikoaren bidez, lan horiek OBENASAri (Obras Especiales de Navarra, S.A.) esleitu dizkio, 1.901.443 €-ko prezioan. Hamar hilabeteko gauzatze-epea dute.


Enpresa-gune hori Nafarroako Gobernuak Zangozako Merindadean 2007-2011 legealdian garatuko duen industria-lurzoruaren planifikazioaren barruan sartzen da. Planifikazio horren helburua Iruña-Jaca komunikazio ardatz osoan industria-lurzorua sustatzea da, kopuruaren eta kalitatearen aldetik nahikoa izan dadin.


Hain zuzen ere, "Erronkari Bailara" enpresa-gunea Foru Gobernuak legealdi honetan lurralde-egituraketako politikaren barruan garatuko dituen industria-lurzoruen lau milioi metro koadroen barruan sartzen da. Nafarroako eskualde guztiak modu orekatuan haztea eta jarduera sozioekonomikoari bultzada bat ematea dira helburuak. Erronkariko Bailaran garatzen den lehenengo industria-azalera da, eta jarduera hori Nafarroako Gobernuak sustatutako Pirinioen Garapeneko Plan Estrategikoaren barruan sartzen da.


Burgiko enpresa-guneak 80.099 m2 ditu, eta horietatik 32.208 m2 industria-partzelei dagozkie. Gunea Eska ibaiaren eta Burgi eta Izaba lotzen dituen NA-137 errepidearen artean kokatzen da. Neurri desberdinetako 35 partzela ditu, industria-erabilerarako eta erabilera anizkunetarako. Gunea zenbait fasetan garatu daiteke, egon dagoen eskariaren arabera.

Dokumentazioa:
Plano del Parque Empresarial del Valle del Roncal

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa