(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako "Gazteluen Zonaldea" izeneko gune historikoa Kultura Intereseko Ondasun bezala aitortu da astelehena, 2007.eko urriak 8

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat ontzat eman du; dekretuaren bidez, Kultura Intereseko Ondasuntzat jo du Lizarrako "Gazteluen Zonaldea" izeneko gune historikoa.


Azaroaren 15eko 530/2005 zenbakidun Ebazpenaren bidez, Kulturako zuzendari nagusiak ontzat eman zuen Lizarrako "Gazteluen Zonaldea" izeneko gune historikoaren Kultura Intereseko Ondasunari buruzko espedientea irekitzea. Aipatutako ebazpenaren bidez, informazio publikoko aldi bat ireki zen Kultura Intereseko Ondasunaren izendapenari buruzko espedientean. Hogeita hamar eguneko epe horretan, bost alegazio aurkeztu ziren. Horiek atzera bota ziren, Kultura zuzendari nagusiko apirilaren 5eko 166/2006 zenbakidun Ebazpenaren bidez.


 "Gazteluen Zonaldea" izeneko gune historikoa Lizarrako iraganaldiaren erakusgarria da, eta oraindik hiriko ezaugarri bereizgarrienak gogora ekartzen dituzten elementu eta funtzioak kontserbatzen ditu: militarra, erlijiosoa eta merkataritzakoa. Zonalde horretan, Lizarrako zati garaienean kokatuta, bere gotorlekuen hondakinak kontserbatzen dira (ikusteko moduan edo lurperatuak) eta horiek pixkanaka berreskuratuz doaz, bere hedadura guztian zehar: bi eliza, Santa María Jus del Castillo eta Santo Domingo komentu zaharra; hiriko bi auzo zaharrenetarikoen parrokia zaharrak; elizen inguruko kristauen nekropoliak, eta hilerri judutarra. Lizarrako judutegiak ere gune hori okupatu zuen.


Gaur egun, oraindik, hiriko artisauen ekoizpena elikatzeko uraren indar eragilea aprobetxatzeko erabiltzen ziren presetako batek zutik dirau eta erabiltzen da; Tintura errotan kokatuta dagoena, hain zuzen ere.


Gune honen muina Gazteluen Multzoa izenekoa da. Zalatambor gaztelua, hirian kokatutako bi gazteluetako bat (bestea Belmecher zen), oso zaharra da. Bere existentziari buruzko lehenengo datuak 1024. urtekoak dira. Urte horretan Jimeno Ogoaiz izeneko teniente bat aipatzen da. Lehenengo gotorleku honek Peña Menor izenekoa okupatu omen zuen. Gotorlekua orduko Erdi Aroko dokumentazioan aipatzen da. XIII. mendean, Zalatambor edo Gaztelu Nagusia izenarekin ezagutzen zen. Azken izen horrek XII. mendeko Peña Mayor izenekoan kokatutako gotorlekuari erreferentzia egingo dio. XIII. eta XVI. mendeen artean, gaztelua erabili izan zen, nahiz eta erreforma eta hedapen ugari izan. 1572. urtean, Nafarroako defentsa programaren barruan, gotorlekua baztertu eta eraitsi zen eta soldadu-taldea Iruñeko Gotorlekura eraman zen. Gaztelu horri buruzko historian gudez gain bestelakoak ere aurki ditzakegu; Teobaldo II.a, Carlos II.a eta Carlos III.aren Nafarroako erregeen etxebizitza ere izan zen. Gaztelua harkaitzezkoa zen, donjoi edo dorre handiaren inguruan egituratzen zen, eta bertan, bizitegi-gela nagusiak aurkitzen ziren. Defentsa gutxienez bi eta hiru dorretxoren inguruan antolatzen zen, eta horretaz gain, San Mariari dedikatutako kapera bat zegoen, baita ur-tanga, upeltegia, zalditegiak, sukaldea eta baratza ere.


Hauek dira gune historikoak eragindako partzelak. 5. Poligonoan, honako zenbaki hauek dituzten partzelak daude: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14A, 14B, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 75B, 350, 351, 359, 360, 858, 859, 860, 861, 862, 863, 864, 865, 866, 867, 868, 869, 870, 875, 876, 877, 878, 901, 908, 74B, 183B, 191B, 291B, 845, 846, 847, 848, 850, 851, 853, 854, 855, 856, 857, 882, 883, 884, 891, 921 eta 925; 3. Poligonoan, berriz, 598. zenbakia duen partzela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa