(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Kirola eta Artea" Nafarroako V. Bienalerako Deialdia egin da, 11.000 euroko sariekin asteazkena, 2007.eko urriak 10

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez (IND), gaur egin du "Kirola eta Artea" Nafarroako V. Bienalerako Deialdia. Sariak, 11.000 eurokoak izango dira eta pintura, grabatu edo eskulturako lanak erakutsi nahi dituzten Nafarroako zale guztiei zuzentzen zaie


Bienalaren kartela

Bienalaren kartela.

Bi urtez behin antolatzen den lehiaketa honen bosgarren edizioko oinarrien arabera, lehiaketan parte hartzeko bi modalitate ezarri dira: lehenengoa, federazio lizentzia duten kirolariei, kirolari ohiei eta teknikari nafarrei zuzenduta dago, eta gaia librea izango da; bigarrena, artista nafarrei (edo Nafarroan bizi direnei) zuzenduta dago, eta beren lanak kirolari buruzkoak izan beharko dira, adierazpen desberdinetan.


Kirolarien kasuan, hauek dira ezarritako sariak: lehenengo saria, 2.000 euro; bigarrena, 1.200 €; eta hirugarrena, 800 €. Artistei dagokienez, hauek dira oinarriek zehaztutako zenbatekoak: 4.000 euro irabazlearentzat, 2.500€ bigarrenarentzat eta 1.500 € hirugarrenarentzat.


Bai modalitate batean eta bai bestean parte hartzen dutenek euren lan artistikoak Nafarroako Kirol Institutuan aurkeztu beharko dituzte azaroaren 19 eta 30 artean. Egoki baderitzo, IND institutuak aukeratutako lanekin erakusketa bat egin ahal izango du hurrengo urtearen hasieran.


Ekimen hau, bi urtez behin egiten den kirolaren inguruko argazki-lehiaketarekin batera antolatu eta "Kirola eta Artea" Bienalarekin tartekatzen da, eta IND institutuaren asmoa da kirolaren eta kulturaren munduak uztartzea, eta lehiaketa horiei esker, Nafarroako hiritarrei diziplinen arteko lotura hori erakustea.

Dokumentazioa:
Folleto con las bases del certamen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa