(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Pirinioetako Autobiaren Izko-Judasen Benta tartearen lanak esleitu ditu asteazkena, 2007.eko urriak 10

Esleipenduna Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras S.A. enpresa izan da, eta lanak 2009ko ekainaren 30erako amaituko dira


Nafarroako Pirinioetako Autobiaren diseinua.

Nafarroako Pirinioetako Autobiaren diseinua. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak, Laura Alba Cuadradok, urriaren 2ko 120/2007 foru aginduaren bidez, A-21 Pirinioetako Autobiaren lanak esleitu ditu, Izko eta Judasen Bentaren arteko 3. tartean. Enpresa eleipenduna Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras S.A. izan da, 31,14 milioi eurotan, eta lanak exekutatzeko epea 2009ko ekainaren 30ean amaitzen da.


Nafarroako Gobernuak ekainaren 18an eman zuen ontzat Pirinioetako Autobiaren tarte honen esleipena, 35 milioi eurotan. Enkantera hamar enpresa aurkeztu ziren; horietatik, bederatzi onartu zituzten, eta bat kanpoan utzi zen eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.


Eskaintzak baloratzeko, baremo tekniko baten eta baremo ekonomiko baten arabera lortutako puntuak batu egin ziren. Baremo teknikoak, hein berean, bi balorazio zituen: bata, memoria teknikoa, lan programa, eraiki osteko zerbitzua eta ekarpen estetikoari zegokion; bestea, berriz, epe partzialetan egindako lanaren koherentzia eta lan unitateen balorazioari zegokion. Bigarren balorazio horretan, beste enpresa baten eskaintza atzera bota zen, epe partzialak kalkulatzeko 24 hilabete hartu zituelako erreferentziatzat, eta ez enkantearen klausulen pleguan ezartzen ziren 22ak.


Hurrengo izapidean eskaintza ekonomikoak ireki ziren, eta eskaintza horiek, baimendutako gastuaren gainean eskaintza bakoitzean zegoen beherapenaren arabera baloratu ziren, gehienez, laurogei punturekin.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa