(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak udalez gaindiko proiektu deklaratu du Corellako saihesbideari buruzko informazio azterlana

astelehena, 2007.eko urriak 15

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak 1. Alternatiba proposatzen du proiektua garatzeko planteatu diren hiruetatik


Nafarroako Gobernuak Udalez gaindiko Proiektu Sektorial (PSIS) deklaratu du gaurko bilkuran “Corellako Saihesbideari buruzko informazio azterlana”, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatzen duena. Proiektuaren xedea da trazadura berriko errepidea egitea, NA-161 errepidea (Rincon de Soto-Corella) eta N-113 errepidea (Iruña-Madril) lotzen dituena, Corella ez zeharkatzeko xedez.


Proiekto hobek baditu hiru alternatiba eta hiruok proposatzen dute Corella iparraldetik inguratzea, izan ere, horrela errepide berriaren edukiera hegoaldetik eginda baino handiagoa baita.


Informazio azterlanak 1. Alternatiba egitea proposatzen du. 4,2 kilometroko errepidea da, N-161 errepidetik abiatzen dena 6,1 kilometro ingurutik, Corellako Iparraldean, biribilgune itxi baten bidez, eta hortik NA-6920 errepidea zeharkatzen du Alfarora bidean, eta La Estanka izeneko urtegia hegoaldetik inguratzen du, urtegia eta industrialdearen arteko tarte batean. Gero trazadurak hilerria eta araztegia inguratu eta Alhama ibaia zeharkatzen du meandro baten gainetik eta aurrerago Soria-Castejon burdinbidea zeharkatu eta NA-6810 errepidearekin bat egiten du beste biribilgune itxi baten bidez errepide honek eta NA-113 errepideak gaur egun bat egiten duten lotunetik hurbilean. Alternatiba honek 5,3 milioi euroko kostua dauka eta proiektatu diren beste bi alternatibek 5,65 eta 6 milioiko kostua daukate, hurrenez hurren.


1. Alternatiba da ongien baloratu dena lurralde eta hirigintza irizpideak kontutan izanda. Lurralde irizpideei dagokionez balorazioaren arabera saihesbide honek garrantzi estrategikoa izaten ahal du etorkizunean Nafarroako hego mendebaldearen eta Errioxaren arteko komunikazioetan, izan ere alternatiba bat da N-232 errepidearentzat Alfarotik eta Rincon de Soto/Ebroko Ardatzerik datorren trafikoa Madrilera doan N-113 errepidearekin lotzeko. Bestalde, Madril-Soria-Tutera Autobiari buruzko informazio azterlanean bildutako aurreikuspenen arabera, Rincon de Soto/Ebroko Ardatza-Corella-Tutera ardatz horrek garrantzi handiagoa izaten ahal du NA-6810 (Corella-Tutera) errepidearekin erdi-lotunea aurreikusiko balitz aipatu ardatzaren eta Autobiaren arteko mugimenduei erantzuna emateko. Erdi-lotune hau eginen ez balitz ere, litekeena da eskualdeko ibilgailu askok Corellako saihesbidea erabiltzea Autobia hartzeko bide-ordainak saihestuz.


Proiektuak aztertzen dituen hirigintzako irizpideen artean aipatu behar da 180.000 metro karratuko lurzoru urbanizagarria aurreikusten dela 1.Alternatibatik hurbil. Hortaz, saihesbidea erabiliko litzake Corellatik ateratzeko ipar-hegoaren norabidean.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa