(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.963 familiek jasotzen dute Nafarroan oinarrizko errenta, eta bere aurrekontua aurten 6,4 milioi eurokoa izango da asteartea, 2007.eko urriak 16

Bihar ospatuko den Pobrezia Errotik Erauzteko Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Gobernuak gizartera eta lanera bideratzeko programa aktiboetan parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du


1.963 familiek jasotzen dute Nafarroan oinarrizko errenta, oinarrizko beharrak betetzeko baliabide ekonomikorik ez duten etxeetara zuzendutako aldizkako laguntza ekonomikoa. 2007. urterako, Nafarroako Gobernuak, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako departamentuaren bidez, oinarrizko errentarako bideratutako aurrekontua 6.479.000 eurora handitu du (eta gehiago ere handitu dezake), eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskariak betetzeko bermea dena. Hortaz, 1,2 milioi euroko igoera egon da 2006. urtearen aldean; izan ere, urte horretatik aurrera LGS (Lanbide arteko gutxieneko soldata) hartu izan baita oinarrizko errenta kalkulatzeko, iragan urtera arte erreferentzia-indizea izan zen OAEAP (Ondorio Askotarako Errentaren Adierazgarri Publikoa) baino handiagoa dena. 2007. urtean aplikatutako aldaketarekin, familia onuradunen prestazioa %19 handituko da.


2006. urteko azken datuen arabera, Nafarroako Gobernuak iaz 2.743 prestazio eman zituen, eta horri esker, 1.963 familia-unitate izan ziren onuradunak, 5.194.416 €-ko aurrekontu osoarekin. Generoa kontuan hartzen badugu, jaso zutenen %59,70 emakumezkoak izan ziren, gizonezkoen %40,29aren aldean. Horrek argi erakusten du pobreziaren feminizazioa.


Oinarrizko errenta jaso zuten kolektiboei dagokienez, aipatzekoak dira gutxiengo etnikoak, 399 famili unitate jasotzailerekin; etorkinak, 907 famili unitaterekin, eta guraso bakarreko eta amaren ardurapeko familiak, 551 famili unitaterekin. Hiru taldeetan, 2005. urteko datuen aldean, eskariak gutxitu dira. Zehazki, aipatzekoa da ijitoen gutxiengo etnikoko jasotzaileen jaitsiera, hein handi batean kolektibo horrekin garatzen diren gizartera eta lanera bideratzeko programa ezberdinen eragin positiboak direla eta. Erregularizazioa dela eta, prestazio hori jasotzen duten etorkinen kopurua ere jaisten ari da. Izan ere, lan-munduratzea, autonomia ekonomikoaren eragilea eta gizarteratzeko neurria izan baita.


Oinarrizko errenta jasotzen dutenen adinari dagokionez, gehienak 26 eta 45 urte bitarteko pertsonak dira. Aipagarria da zentzu horretan 26 eta 30 urte bitarteko taldea (%20,53). Ondoren, 31 eta 35 urte bitartekoen taldea (%17,57) eta azkenik 36 eta 40 urte bitartekoena (%17,42). 2006an jasotako eskarien lurralde-jatorriari dagokionez, Foru Komunitateko populazioaren banaketarekin bat dator. Izan ere, gehienak, Iruñekoak eta bere eskualdekoak ziren. Ondoren, Tuterakoak, Tafallakoak, Lizarrakoak, ipar-mendebaldekoak eta ipar-ekialdekoak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa