(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

DBHko hamar ikastegik "konpromiso-gutunak" egin dituzte, kalitate oneko kudeaketaren alde asteartea, 2007.eko urriak 16

Hezkuntza kontseilariak, Carlos Pérez-Nievasek, prentsaurrekoa eman du gaur goizean, DBHko hamar institutu publikok bere gain hartu dituzten "konpromiso-gutunak" aurkezteko. Gutun horietan bildu dituzte, hain zuzen ere, ikastegiek egingo dituzten doitzeak eta jarduerak, kudeaketa kalitate onekoa izan dadin.


Tresna horrek balio du, gainera, helburuak hedatzeko, ikasleak eta familiak leialtzeko, datu neurgarriak edukitzeko eta etengabe hobetzen joateko.


"Konpromiso-gutuna" idatzi duten ikastegiak Nafarroa osoan daude barreiatuta; ikastegiak hauek dira: Donapea Ikastetxe Integratu Politeknikoa (LHIK), Tuterako LHIK ITE, Iturrama BHI, Julio Caro Baroja-La Granja BHI, Navarro Villoslada BHI, Plaza de la Cruz BHI, Tafallako BHI Politeknikoa, San Juan-Donibane BHI, Berako Toki Ona BHI, Valle del Ebro BHI.


Dokumentu guztiek egitura berbera dute, eskaintzen dituzten zerbitzuak, eskola-komunitatearekin hartutako konpromisoak eta kalitate-maila kontrolatzeko zehaztutako adierazleak desberdinak badira ere. Hasieran, zehaztu dituzte helburuak, irakaskuntza-eskaintza, ikastegia partaide duten planak eta proiektuak, oinarrizko zerbitzuak eta instalazioak. Gero, zerrendatu dituzte erronkak eta konpromisoak (dagozkien jarduera eta adierazleekin), zerbitzua modu arduratsuan erabiltzeko eskubideak eta betekizunak, ikastegiaren komunikazio-mekanismoak eta partaidetza-bideak.


Edukiak, noski, desberdinak dira. Alde horretatik, kalitate oneko kudeaketaren aldeko konpromiso espezifikoak zehaztu dituzte, besteak beste: elkarrizketa pertsonalak edukitzeko eskariei erantzutea, iradokizunak eta erreklamazioak modu eraginkorrean kudeatzea, pertsonen formazio integralaren alde egitea, banan-banako orientazioa eta tutoretza egitea, eta IKTak zentzuz erabiltzea sustatzea.


Ildo berean, hauek ere jaso dituzte: teknologia berrien bitartez familiekin harremanetan jartzea, ebaluatzeko modu garden eta homogeneoak bermatzea, irakasleak etengabe formatzea, hizkuntza-ziurtagiri ofizialak lortzeko bidea erraztea, baliabideak egoki erabiltzea eta ingurumena errespetatzea.


Konpromiso-gutunen jatorria bikoitza da. Batetik, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko 21/2005 Foru Legeak lege-oinarri berri bat jarri zuen, administrazio publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuak ebaluatzeko. Eta bestetik, Hezkuntza Departamentuak, martxoaren 6ko 230/2006 erabakian, ikastegi publikoen kudeaketa-sistemen gaineko jarrera zehaztu zuen; erabaki hartan jaso zuen, adibidez, "zerbitzu-gutunen kudeaketa" deritzon prozesua.


Gauzak horrela, aipatu ikastegiek duela urte batzuk egin zuten kalitate oneko kudeaketaren alorrean trebatzearen aldeko apustua. Apustu horri esker, barne-funtzionamendua hobeto antolatua daukate gaur egun eta, gainera, hainbat ziurtagiri eta sari jaso dituzte.


Hezkuntza Departamentuak erronka horretan bere uste osoa du jarria eta ekimenean parte hartu du ikastegiei baliabide materialak eta giza baliabideak eskainiz, kalitate oneko kudeaketaren alorreko formazio-eskaintza osotua izan dezaten bermatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa