(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Etxeko tresnetarako Renove Plana luzatu du urte amaiera arte, 336.774 euro gehiagorekin laguntzetan asteartea, 2007.eko urriak 16

Programa honen bi ediziotan, eta orain arte 18.161 etxeko tresna berritu dira


Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, 2007ko Etxeko tresnetarako Renove Plana urte amaiera arte, edo, bestela, xede horretarako bideratutako eta 336.774 eurotan balioetsitako funts erabilgarriak agortu arte luzatu du, jasotako eskaerak ugariak izan direlako.


Gogoratuko zaretenez, programa honen xedea da energia elektrikoaren kontsumoa murriztea etxeetan, eta horretarako, 80 euroko dirulaguntzak emango dira hozkailu, izozkailu, garbigailu edo ontzi garbigailuen ordez A edo hortik gorako etiketa energetikoa duten ekipoak jartzeko (A+ edo A++, AA edo AAA deitutakoak ere bai); izan ere, gutxiago kontsumitu eta bizitza erabilgarri luzeagoa baitute.


Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilari José María Roig Aldasorok, gaur aurkeztu du luzapen hau, prentsaurrekoan. Bertan, orain arte, programaren bi edizioetan emandako laguntzen balantze bat ere egin du.


Hala, 2006. eta 2007. urtetan garatutako bi planetan eta aurten egindako luzapenean, Nafarroako Gobernuak, guztira, 1,5 milioi euroko dirulaguntza eman du. Hain zuzen ere, lehenengo Planean, 2006ko iraila eta azaroaren artean garatutakoan, 8.260 etxeko tresna saldu ziren, 637.500 euroko dirulaguntzarekin, eta 75 euroko laguntza eman zen tresna bakoitzeko. Bigarren Planean, 2007ko ekaina eta irailaren artean garatutakoan, 7.000 tresna saldu dira, eta horiek, 574.000 euroko dirulaguntza jaso dute; hau da, 80 € tresna bakoitzeko. 2007. urteko luzapenerako (urriaren 1ean hasi eta abenduaren 31n edo funts erabilgarriak agortu arte amaituko dena), Nafarroako Gobernuak 336.774 euroko dirulaguntza gorde du. Luzapen horrekin, orain arte, 2.900 etxeko tresna saldu dira, 80 euroko laguntza jasotzen dutenak tresna bakoitzeko. Gainera, oraindik funtsak gelditzen dira beste 1.200 etxeko tresna berritzeko.


Renove Planari esker, urtean 5.030 Mwh energia aurreztu da. Horietatik, 2.288 Mwh, 2006. urtean aurreztu ziren, 1.939 Mwh, 2007. urteko kanpainan, eta gainontzeko 1.137 Mwh-ak, berriz, 2007. urteko luzapenean aurreikusitako aurrezkia da (orain arte 803 Mwh/urteko aurreztu dira).


CO2 isurtzeari dagokionez, Renove Planarekin, bi urtetan, 2.413 Tm isurtzea ekidin da. Hain zuzen ere, 2006. urteko kanpainan, 1.098 Tm CO2 isurtzea ekidin zen, 2007. urtean, 930 Tm izan ziren, eta 2007. urteko luzapenerako, berriz, aurreikusi da 546 Tm CO2 isurtzea ekiditea (orain arte 385 Tm).


Bi kanpainetan zehar 140 establezimendu atxiki dira, nahiz eta 2007. urteko luzapenerako atxikitzeko epea urriaren 18ra arte zabalik egon.


Laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak


Pertsona eskatzaileek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:


-Foru Komunitatean bizitzea, NAN edo errolda ziurtagiriaren kopia bat aurkeztu beharko da, Nafarroan bizi dela adierazi arren nortasun agirian ez bada hori adierazten (izapideak arintzeko, erosleari gomendatzen zaio dokumentazio hori dendara eramatea);


-gehienez, aipatutako mota bakoitzeko tresna bakar bat erostea, mota bereko tresna zahar baten ordez;


-etxeko tresnak norberak erabiltzeko izatea, etxebizitzan bertan instalatzea eta gutxienez bost urtez mantentzea, instalatu direnetik zenbatzen hasita;


-"laguntza eskaeraren" formularioa beteko duen dendariak eskatutako datuak ematea. Erosleak, ados dagoela sinatuko du.


Planari atxikitako denden zerrenda kontsultatu eta horri buruzko informazio guztia eskuratu daiteke www.navarra.es web gunean, eta jendearen arretarako 948 013 060 telefonoan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa