(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak 100.392,36 euroko proiektuak inauguratu ditu Bidasoa inguruan asteazkena, 2007.eko urriak 17


Vianako Printzea Erakundea - Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilari Juan Ramón Corpasek eta Turismoko zuzendari nagusi Carlos Ercerek hainbat proiektu inauguratu dute Bidasoa inguruan. Honako hauek izan dira: Leurtzako urtegiaren hobekuntza, non herriko alkate Ignacio Urrozekin batera egon baitziren; Agiñako estazio megalitikoa (Lesaka), bertara Kultura zinegotzi Deña Abuinekin joan ziren; eta Etxalarko ibilbide tematikoak, horren inaugurazioan Patxiku Irisarri alkateak parte hartu zuelarik. Nafarroako Gobernuak proiektu horietan Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez egindako inbertsioa 100.392,36 eurokoa izan da.


Leurtzako urtegiak


Leurtzako urtegiak, Urrozko udalerrian, duela zenbait urte Aisiarako Natur Eremu deklaratu zituzten. Geroztik, gaur arte, eremua hobetzen duten eta bisitariei egonaldi atseginagoa egiten dieten jarduerak garatuz joan dira.


Gaur inauguratu den proiektuan, Nafarroako Mendiko Dinamizazio turistikoaren Planean barne hartzen dena, batez ere minusbaliatuen irisgarritasunean lan egin da - beheko presarako bidea egokitu da eta bide-zorua hobetu da, heldulekuak ipini dira, eremuko zerbitzuak optimizatu dira, eta bertako bidea konpondu da.


Proiektua burutzeko, Urrozko Udalak 25.048,38 euroko laguntza jaso du Nafarroako Mendiko Dinamizazio turistikoaren Planaren barruan, alegia, onetsitako 39.000 euroko aurrekontuaren %64,22.


Agiñako estazio megalitikoa, Lesakan


Agiñako estazio megalitikoan mendez mende eraikuntza ugari eta ezberdinak egon dira. Neolitikoan, duela 4.500 urte, bertakoek trikuharriak eta tumuluak eraiki zituzten hildakoak hilobiratzeko. Duela 2.600 urte, cromlechak eraiki zituzten (modu zirkularrean ipinitako menhirrak), eta bertan hildakoen errautsak gordetzen zituzten. Eta erromatarren inbasioen aurreko garaian, hesia eraiki omen zen Agiña gainean. Egurrezko etxebizitzez eta burdina lantzeko eremuez beteriko harresiak ziren. Bidasoako arroan aurkitutako kokaleku indoeuroparraren eta Komunitateko herri zaharrenaren lekuko bakarra da.


Gaur Corpas kontseilariak inauguratutako Agiñako bideek mendi bizikletarako diseinatutako ibilbide bat dute. Ibilbidea zirkularra da eta Lesaka, tren txikiaren bide zaharra eta estazio megalitikoa edo Aginako historiaurreko estazioa lotzen ditu. Gai nagusia burdinaren langintza da, mendez mende hiriaren jatorria eta bizigai nagusia izan baitzen. Bigarren bidea Agiña gainetik gertuko muinetatik igarotzen da, eta bertan historiaurreko hondakin ugari aurkitu dira. Bidea, lau puntutan, Pagolleta eta Burnaizti artean, Iruña eta Bordele lotzen zituen bide erromatarrarekin gurutzatzen da. Azkenik, hirugarren ibilbidea lau samarra da, hain osasuntsu ez dagoen jendearentzat. Ia kilometro eta erdia duen bide horretan lau motatako historiaurreko hondakin ezberdinak aurkitu dira.


Aita Donostik euskal musikako doinuak berreskuratzeko egindako lana eskertzeko, Aranzadi zientzia elkarteak Vallet eta Oteiza maisuek egindako bi lan eder eraiki zituen bertan, bere omenez.


Proiektua burutzeko, Lesakako Udalak 44.958,63 euroko laguntza jaso du Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Mendiko Dinamizazio turistikoaren Planaren barruan, alegia, onartutako 70.000 euroko aurrekontuaren %64,22.


Etxalarko ibilbide tematikoak


Etxalarko eskaintza turistikoa indartzeko helburuarekin, bi ibilbide tematiko eta kultural egokitu dira. Gaur inauguratzen diren lanen emaitza, hainbat arkeologia aztarnategiren inguruko ibilbide bat da: Centinela bide arkeologikoa eta Palomeras bidea.


Lehenengoa, Centinela inguruan dago, gandor leunak dituen mendigune nabarmen batean. Bertan, bisitariak garo-lekuetatik eta larretatik zehar ibili ahal izango dira. Kiribil formako zirkuitu bat da, oro har, jende guztiaren eskura dauden luzerarekin eta desnibelekin. Zirkuitua oinez, bizikletaz edo zaldiz egin daiteke.


Bi sarrera ditu: Lakain auzotik eta Zugarramurdira doan errepidetik. Marka zuriz eta urdinez margotutako trazadura bat da, Bertako Bide (BB) moduan homologatzeko eta azalpen panelak ditu megalito bakoitzerako.


Palomeras bideari dagokionez, Bertako Bide (BB) gisa homologatzeko sortu da. Ibilbidea zirkuitu moduan da eta luzera eta desnibel murritzak ditu. Bere abiapuntua eta amaiera, bereizi gabe, Lizaeitia muinoan eta "Usategieta" jatetxearen aparkaleku ondoan ditu.


Lerro mugakide batetik zehar igarotzen da, eta bertan, marka gorriz eta marka zuriz balizatutako bide batekin egiten du bat, GR-11 izenekoa. Usategi ospetsuen instalazioak, sareak ipintzen diren pagoen lerrokadurak, dorrearen postua, eta abar ikusi daitezke. Bidea kudeatzerakoan, ehizaldian dagoen murrizketa hartuko da kontuan: urritik azarora.


Proiektua burutzeko Etxalarko Udalak 30.385,35 euroko laguntza jaso du, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Mendiko Dinamizazio turistikoaren Planaren barruan, alegia, onartutako 47.309,60 euroko aurrekontuaren %64,22.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa