(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

90.403 ikaslek ikasten dute Nafarroan 2007-2008 ikasturtean, aurreko ikasturtean baino 1.424 gehiago ostirala, 2007.eko urriak 19

%63k ikastetxe publikoetan ikasten du eta %36k, berriz, ikastetxe itunduetan


2007-2008 ikasturtean, Nafarroan 90.403 ikasle matrikulatu ziren irakaskuntza ez unibertsitarioan. Matrikulatutako ikasle-kopurua 2006-2007 ikasturtearen amaieran 88.979 ikaslekoa zen; beraz, 1.424 matrikulazio gehiago egon da, hau da, %1,6 gehiago.


Horietatik, 57.427 ikaslek 244 ikastetxe publikoetan ikasi zuten (%63,52) eta 32.976 ikaslek, berriz, (%36,48) 67 ikastetxe itunduetan. Hori adierazi du Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievas jaunak, gaur goizeko prentsaurrekoan matrikulazioari buruz eskainitako datuetan.


Matrikulazio datuak


Haur Hezkuntzaren 2. zikloan 19.240 ikasle matrikulatu dira; hau da, %21,28. Lehen Hezkuntzan 35.805 ikasle matrikulatu dira, alegia, %39,89. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 21.334 ikasle daude, hau da, %23,60. Batxilergoan 6.355 ikasle daude, %7,03; eta erdi eta goi mailako heziketa zikloetan, 6.060 ikasle matrikulatu dira. Horiei dagokien ehunekoa %6,7koa da. ( "1. TAULA").


Matrikulazioa hizkuntza ereduen arabera


Ereduen arabera, hurrengoa da matrikulatutako ikasleen kopurua: G ereduan (hau da, guztiz gazteleraz) 50.686 ikasle, hau da, %56. A ereduan (hau da, euskara ikasgai gisa) 16.966 ikasle, %19. British ereduan, dagoeneko, 1.325 ikasle daude, alegia, %1. B ereduan (%40 euskaraz eta %60 gazteleraz) 114 ikasle daude. D ereduan, 21.312 ikasle matrikulatu dira, %24a osatuz. (2. TAULAN kopuru hauek ikus daiteke banakatuta).


Ikus daitekeen bezala, gaztelerako ereduan ikasten duten ikasleen ehunekoa nabarmenena da, %56 baita. Hala ere, ikusi da hizkuntzadun ikaskuntza aukeratzen duten eskola-haurren kopurua igo egin dela. D ereduko kopurua, hasierako mailetan, goi mailetako ikasleen kopurua baino handiagoa da, eta horrek adierazten du eredu hori aukeratzen duen biztanleen kopurua gora egiten ari dela.


  • Matrikulazioaren datuak jasotzen dituen taula
    • Dokumentazioa:
      Berri osoa.doc

      Nafarroako Gobernua

      Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa