(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak azpimarratu du industria sektoreak izan duela langabezia-jaitsierarik handiena Nafarroan 2007. urtean ostirala, 2007.eko urriak 19

Urtarrila eta iraila artean 500 langabetu gutxiago izan dira


Nafarroan, 2007. urtean, langabeziak industria sektorean izandako bilakaera positiboki baloratu du gaur goizean Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilari José María Roig Aldasorok. Roig jaunak azpimarratu du industriak, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan, 500 langabetu gutxiago dituela, eta horrek Foru Komunitateko ekoizpen sektore guztietan izandako langabezia-jaitsiera handiena suposatzen duela.


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko datu ofizialen arabera, 2007ko urriaren 1ean, industriako langabetuen kopurua 4.250 lagunekoa zen; hala ere, kopuru hori 3.751 bilakatu da irailaren 30ean. "500 langabeturen murrizketa ia Nafarroan aldi horretan izandako langabezia-jaitsiera orokorraren erdia da, 1.049koa hain zuzen ere", aipatu du kontseilariak.


Ekoizpen sektore guztien jarrera aldekoa izan da, nahiz eta industrian bezain nabarmena ez izan. Hala, urtarriletik irailera eraikuntza sektorean 263 langabetu gutxiago izan dira, zerbitzuetan 216 gutxiago eta nekazaritzan 59 gutxiago. Bestalde, aurreko lanik gabeko pertsonen kolektiboan 12 langabetu gutxiago erregistratu dira.


Roig kontseilariak adierazi du industria sektoreak izandako langabezia bilakaera onak "ez gaituela hainbat enpresatan azken asteotan ematen ari diren gatazka egoera zehatzak ahaztera eraman behar". Horri dagokionez, José María Roig jaunak azpimarratu du Nafarroako Gobernuaren kezka nagusiena langileak eta euren lanpostuak direla, eta errepikatu du Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua prest dagoela enpesaren eta enpresari dagozkion batzordeen artean bitartekaritza lanak egiteko, baldin eta bi alderdiak ados badaude eta bitartekaritzarako beharrezko baldintzak ematen badira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa