(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

89.000 euroko dirulaguntza baimendu da laguntza horiek berritu ezin izan zituzten prestakuntza artistikoko beken onuradunentzat astelehena, 2007.eko urriak 22

Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren arabera, Vianako Printzea Erakundea – Kultura eta Turismo Departamentuaren kontseilariari baimena eman zaio 89.000 euroko dirulaguntzak emateko, prestakuntza artistikoko beken eta laguntzen onuradunentzat. Horrela, konpentsazio-neurri bat ezarri da laguntzen onuradunen alde, ikasketa artistikoak eskola nazionaletan eta nazioartekoetan hedatzeko 2004-2005. ikasturtean. Izan ere, horiek, 2005 eta 2006. urtetako aurrekontuetan onartu ez zirenez, ezin izan zituzten egin zegozkien berrikuntzak.


Vianako Printzea Erakundea – Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren apirilaren 29ko 79/2004 Foru Aginduaren bidez, aurreko urtetan bezala, 2004. ikasturtean ikasketak eskola nazionaletan eta nazioartekotan hedatzeko laguntzetarako deialdia araupetzen duten oinarriak onetsi ziren. Deialdi horren helburua 2004-2005. ikasturteko onuradunen gastuak diruz laguntzea zen.


2005 eta 2006. urtetan, ez zen egin ikasketa artistikoak sakontzeko laguntzen deialdirik, ekitaldi horietan aurrekontu partidarik ez baitzegoen Nafarroako Aurrekontuen Foru Legeetan, 2005eko gastuen aurrekontuan esleitutako kopurua izan ezik, aurreko urtean egindako emakidekin hartutako obligazioei aurre egin ahal izateko.


2005. urtean programa kendu zenez, ez urte horretan, ezta hurrengoan ere, ez zen ikasketa artistikoak sakontzeko laguntzen deialdirik argitaratu; beraz, 2003 eta 2004. urteko deialdien arabera, laguntza jaso zutenek ezin izan zituzten zegozkien berrikuntzak egin. Beraz, 2005 eta 2006. urtetako aipatutako deialdia kentzeak aurreko urtetan emandako laguntzak jasoko zituztela pentsatzen zuten ikasleengan eragindako kalteak kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak aipatutako dirulaguntzen ematea baimendu du heziketa artistikorako bekak lortu zituzten zortzi onuradunen alde.


Urte honetako ekitaldi ekonomikoan mota hauetako beketarako aurrekontu partida bat ezarri da berriz: 150.000 euro. Oinarri horren gainean, aurtengo deialdia ebatzi da. Horren ondorioz, hamar onuradunek bekak jaso ditu, honela banatuta, burutzen dituzten ikasketen arabera: arte plastikoak, bi; ikus-entzunezko arteak, 2; arte eszenikoak, hiru; eta musika, hiru.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa