(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Nafarroako Liburutegi eta Filmoteka berriaren lehenengo harria ipintzeko ekitaldian izan da astelehena, 2007.eko urriak 22

Sanz Presidentea gaur eguerdian Nafarroako Liburutegi eta Filmoteka berriaren lehenengo harria ipintzeko ekitaldian izan da. Eraikin berria Iruñeko Mendebaldea auzoan eraikiko da, eta horretarako 21.988.400 euroko inbertsioa egingo da.


Sanz Presidentea, lehenengo harria jartzen. ( irudia handitu )

Lanak Fomento de Construcciones y Contratas, eta Navarra Sanco S.A. enpresek osatutako ABLEE-ri esleitu zaizkio eta 25 hilabeteko exekuzio epea dute. Ekitaldian, presidentearekin honako hauek izan dira: Iruñeko Udalaren alkatea, Yolanda Barcina, Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas, eta Hezkuntza Departamentuko kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas.

Zio hori dela eta, Sanz Presidenteak honakoa adierazi du: "hasitako lan hau gertaera gogoangarria da Nafarroako garapenean eta ongizatean, ez bakarrik egungo Nafarroan, baizik eta, bereziki, etorkizuneko Nafarroan ere bai".


Azpiegitura mota hauei buruzko zenbait datu gogora ekarri ondoren (91 liburutegi Nafarroan, horietatik 17 udal ekimenekoak dira), Presidenteak zehaztu du Foru Komunitatea aitzindaria dela erkidego guztietan, informatizazio alderdiei, interneten sartzeko tokiei, biztanle bakoitzeko ale kopuruari, eraikitako azalerari eta instalazioei dagokienez. Honakoa gaineratu du: "Errealitate hau, irakurketa sustatzeko dagoen interes etengabearen ondorioz sortu da; izan ere, oinarrizko erreminta da nortasuna garatzeko, sozializaziorako tresna bat, gaikuntza tekniko eta humanistikorako, eta, laburbilduz, elkarbizitza eta demokraziaren balioak sustatzeko baliabide egoki bat".


Azkenik, Sanz Presidenteak adierazi du irakurtzea pertsonen oinarrizko eskubidea dela, izan ere, era horretan, ezagutza baldintza berdinekin eskura daiteke, eta irakurketak beharrezkoa den gaitasun kritikoa aberastu eta garatzen duela. Hortaz, irakurtzeko ohitura sustatzea herri administrazio guztien xede izan behar da.

Presidentearen hitzaldia hasi aurretik, Iruñeko alkate Yolanda Barcina pozik agertu da proiektu honekin, administrazioen arteko lankidetzaren ondorioz egindakoarekin, eta adierazi du horri esker, ikerketari eta aisialdia zuzen erabiltzeari lagunduko zaiola. Horri dagokionez, gogoratu behar da Udalak Nafarroako Gobernuari 8.450 metro karratuko partzela bat doan eman ziola Mendebaldea auzoan, eta bertan, Nafarroako Liburutegia eta Filmoteka eraikiko dela. Haren finantzazioa, eraikuntza arloari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren kargura izango da.

Sanz Presidentea ekitaldian. Bere ezkerrean Iruñeko alkate Yolanda Barcina eta Juan Ramón Corpas kontseilaria ( irudia handitu )

 


1.800.000 dokumentu biltzeko lekua


Etorkizuneko kultur azpiegiturak 1.800.000 dokumentu barne hartzeko lekua izango du, besteak beste: liburuak, CD-ROM, pelikulak, aldizkariak eta euskarri desberdineko argitalpenak. 20.768 metro karratu azalera eraikiko da, eta horietatik, 18.939 metro karratu erabilgarriak izango dira.


Eraikin berriak eskainiko dituen zerbitzuak area desberdinetan antolatuta daude. Horrela, Nafarroako Liburutegian honakoak egongo dira: mailegurako liburutegia –euskarri eta ezaugarri desberdineko 100.000 dokumentu gordetzeko lekuarekin-, eta mailegurako mediateka –19.000 dokumenturekin-; hemeroteka –aldian aldiko argitalpenen 500 izenbururekin-; Nafarroako Liburutegia eta funts espezializatuak –200.000 dokumentu eskura izanik-; haur liburutegia –10.000 ale barne hartzeko lekuarekin-; eta filmoteka –laborategiarekin, ikuskaldietarako ekipamenduekin, biltegiekin, kontsulta gelekin eta erakusketa gelekin- 250 lagunentzako lekuarekin. Horretaz gain, dokumentuak erakusgai jartzeko guneak eta erakusketa iraunkorrak egiteko guneak izango dira, idazketa, irakurketa, liburua eta zinematografiari buruzko gune tematiko eta didaktiko gisa sortutakoak. Hori guztia, plaza txiki bat gisa eraikitako kanpoko gune publiko baten aurrean, kultur jarduerak antolatzea ahalbidetuko duena.


Nafarroako Liburutegiak Foru Komunitate osoa du hartzaile. Gaur egun, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak 91 liburutegi ditu, eta horiei, unibertsitateei eta erakunde pribatuei dagozkien liburutegiak, liburutegi espezializatuak eta eliza jabetzako funts historikoak gehitu behar zaizkie. Ondorioz, kultur ekipamenduak Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren koordinazio zentroaren zereginak beteko ditu, eta Foru Komunitateko ondare bibliografikoaren arduradun nagusiena izango da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa