(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ordezkari berriak izendatu dira Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa Negoziatzeko Batzordean

astelehena, 2007.eko urriak 22

Nafarroa eta Estatuaren arteko Hizarmen Ekonomikoa Negoziatzeko Batzordean arituko diren nafar ordezkarien izendapenak onetsi ditu gaur Nafarroako Gobernuak, talde parlamentario desberdinen proposamenak ezagutu eta gero.


Horrela, bada, Batordeko burua Alvaro Miranda Simavilla Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari eta presidenteordea izanen da eta bertan ere parte hartuko du José Ignacio Pérez de Albéniz Anduezak, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari-kudeatzaileak. Talde politikoek ondoko ordezkari hauek izanen dituzte: Jaime Ignacio del Burgo (UPN), Fermín Ciáurriz (NaBai), Carlos Chivite (PSN), Pablo Archel (IUN/EB) eta Juan Cruz Alli (CDN).


Miranda kontseilariak gaur goizean emandako prentsaurrean iragarri duenez, Batzorde Negoziatzaile honen lanak berehalaxe hasiko dira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa