Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Miranda presidenteordeak hilabeteko epea proposatu du aurreproiektu hau alderdi parlamentario sozialistarekin negoziatzeko
Presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari Álvaro Miranda Simavillak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2008. urterako egin duen Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeko aurreproiektuaren zifra eta neurri nagusiak ezagutzera eman ditu gaur goizeko prentsaurrekoan.
Nafarroako Gobernuaren aurreproiektuak %6,81eko igoera aurreikusten du hurrengo Aurrekontu Orokorraren dirusarreretan eta gastuetan, indarrean dagoen 2007. urtekoarekin konparatuta. Beraz, Aurrekontu hau 4.167,10 milioi eurokoa izango litzateke, 2008. urterako.
Nafarroako Gobernuak, halaber, datorren urtean aplikatuko diren sei neurri fiskalen berri eman du, eta horien zerga-bilketaren kenkariak 23,5 milioi euro ekarriko ditu foru diru-kutxetara. Azken datu hori, dagoeneko, gaur aurkeztutako aurreproiektuaren diru-sarreren aurreikuspenen atalean aipatu da. Hauek dira aipatutako neurriak:
Miranda presidenteordeak jakinarazi du, dagoeneko, alderdi parlamentario sozialistari aurreproiektu horren berri eman diola, gutxi gorabehera hilabete batean zenbait alditan elkartzeko, alderdi politiko horrek, gutxienez, 2008. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onesteko parlamentuko izapidean osoko zuzenketa ez duela aurkeztuko bermatu dezan.
Miranda jaunak adierazi du aurreproiektuak, dagoeneko, Nafarroako Alderdi Sozialistak publikoki eskatutako hainbat neurri barne hartzen dituela, eta eztabaidatu eta hitzartu daitekeen dokumentu bat dela, Nafarroako Gobernuak onetsi eta Nafarroako Parlamentuari dagokion Foru Legeko proiektua igorri baino lehen.
Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aurreratu du, Nafarroako Gobernuak esku artean duen egutegiaren arabera, 2008. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak urtarrilaren amaieran onets daitezkeela, eta horrek hilabete horretarako indarrean egongo diren aurrekontuen luzapen tekniko bat ekarriko duela. Hala ere, azken horrek ez dio eragingo Ekonomia eta Ogasun Departamentuak gaur aurkeztutako proposamen publikoan ezarritako inbertsio eta gastu programari.