(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bideko Ama Birjina Ospitaleak hezur-muineko lehen autotransplantea egin dio adingabe bati astelehena, 2007.eko urriak 22

Bideko Ama Birjina Ospitaleak hematopoietiko progenitoreen (hezur-muinaren) lehen autotransplante pediatrikoa egin dio Swing sarkoma bat duen 10 urteko mutil bati. Hezur sisteman eta gorputzaren atal bigunetan kokatzen den tumore kantzerigeno mota bat da.


Duela zenbait urte beste osasun zentrotan aplikatzen den teknika bat da. Baina orain arte ez zaio adingabe bati aplikatu Nafarroako osasun publikoan. Ebakuntza arrakasta osoz garatu zen duela sei aste eta gaixoari dagoeneko alta eman zaio, eta erradioterapiako tratamendu onkologikoa bukatzearen zain dago.


Aipatutako ospitaleko Pediatria Zerbitzuko pediatra onkologoak diren Molina eta Sagaseta medikuek autotransplantea koordinatu dute, ospitaleko Hematologia zerbitzuaren eta Nafarroako Ospitaleko Hematologia Zerbitzuko Uriz Medikuaren laguntzarekin.


Teknika


Kasu honetan teknika hau erabili zen tumorea bizkarrezurrean kokatuta zegoelako, eta horrenbestez, ezin zen ebakuntza kirurgikoaren bidez erauzi. Horregatik, onkologia pediatrikoko protokoloen arabera, kimioterapiako tratamendu estandarra kimioterapia intentsiboko tratamendu batekin indartzea gomendatzen zen. Horrek, hezur-muinaren funtzioa eteten du, eta funtzio hori, zelula berriak sarraraziz berreskuratu behar da gero.


Hain zuzen ere, lehenengo urratsean gaixoari CD34 zelulak atera behar zaizkio, hau da, gaitasun progenitore handiagoa duten zelulak. Erauzketa bide periferikoaren bidez egiten da. Hala, CD34 zelulak hautatzen dituen aparatu batera doan odola hartzen da zain batetik, eta gainerakoa odol zirkulaziora itzultzen da berriz.


Zelula progenitoreen beharrezko kopurua lortu denean, sei egunez kimioterapia intentsiboko tratamendu bati ekin behar zaio, eta horren ondorioz, hezur-muinaren funtzioa hutsean geratzen da. Tratamendua bukatu eta 24 ordutara, eta baita bide periferikoaren bidez ere, aurretik ateratako zelulak sarrarazten dira. Horiek, hezur-muinean txertatu behar dira zortzi edo hamar eguneko epean, eta era horretan muinaren funtzioa berreskuratzen da.


Muinaren funtzioa geldirik dagoen bitartean, gaixoa defentsarik gabe dago; beraz, asepsia eta isolamenduko baldintza zorrotzetan mantendu behar da, infekzioak eragin ditzakeen edozein kutsadura saihesteko.


Kasu honetan, ama-haurren ospitaleko laugarren solairuan gela bat gaitu da. Hala ere, aurreikusita dago hemendik gutxira xede horretarako bideratutako gela bat moldatzeko lanak hastea, eta bizpahiru hilabetetan prest egotea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa