(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Los Arcoseko Abiadura Zirkuitua" Udalez Gaindiko Plan Sektoriala onetsi da astelehena, 2007.eko urriak 22


Gobernuak hartutako erabakiaren arabera, "Los Arcoseko Abiadura Zirkuitua" Udalez Gaindiko Plan Sektoriala onartu da (UGPS), Construcciones Samaniego S.L. eta Circuito de Los Arcos, S.A. enpresek sustatua. Horrek, 1.633.415 metro karratuko eremua hartzen du barne, eta horietatik, 1.062.825 metro karratu lurzoru urbanizagarrian erabiliko dira, 118.775 berdeguneetan, 42.634 balio askotarako ekipamenduan, eta gainontzekoa, berriz, aparkalekuetan erabiliko da. Aurreikusitakoaren arabera, 20.000 lagunentzako lekua izango da, eta 7.121 aparkaleku egongo dira turismo motako ibilgailuetarako, eta 71, aldiz, autobusetarako.


Nafarroako Gobernuaren erabakiak, bestelako zehaztapenen artean, barne hartzen du UGPS garatzeko faseak irudikatzen diren planoan, 1. faserako, aparkaleku publikoari dagozkion lanak, Cardiel ibaiaren inguruko berdegunea, ihesbidearen moldaketa, eta hirigunearekiko lotura barne hartu beharko direla.


Halaber, beste zehaztapen batzuk ezarri dira, honako hauek nabarmenduz:


  • Urbanizazio proiektuetan, A-12 autobiarekin mugakidea den zerrenda berdean eremu oihaneztatuak sortzea jasotzen direnetan, eta UGPS garatzeko beharrezkoa den beste edozein exekuzio proiektutan, zein lanen exekuzioan ere, Nafarroako Gobernuaren Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiko eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzako zehaztapenak beteko dira, baita NILSA-k emandakoak ere, Ebroko Ur Konfederazioak eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak emandakoak, eta Jurramendiko Mankomunitateak bere egunean ezartzen dituen baldintza teknikoak.


  • Gertaera handiak antolatzeagatik, planean jasotako aparkaleku plaza baino gehiago behar baldin badira, sustatzaileak, bere kontura, sortzen den egoera konpontzeko beharrezko jarduera guztiak burutu beharko ditu nahitaez.


  • Oro har, sustatzaileak jardueratik kanpoko sistema orokorrekin lotzeko azpiegiturak ordaindu, eta hala badagokio, burutu beharko ditu, eta hala dagokionean, jardueraren ezaugarriek eskatutako aipatu sistemak handitzeko edo indartzeko beharrezkoak diren obrak ere egin beharko ditu.



  • Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa