(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Thomson-Aranzadi, CITEAN eta Nafarroako Klinika Unibertsitarioa, 2007ko Web@ctiva saridunak asteartea, 2007.eko urriak 23

Thomson-Aranzadi argitaletxeak, Centro de Innovación Tecnológica de Automoción de Navarra (CITEAN) zentroak eta Nafarroako Klinika Unibertsitarioak Web@ctiva 2007 saria irabazi dute. Nafarroako Gobernuak antolatu du, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bidez, eta Nafarroako Kutxaren laguntza izan du.


Bederatzigarren edizioa dugu Web@ctiva lehiaketa, eta aurten 37 enpresek aurkeztutako 42 lanek izan dute saria jasotzeko aukera. Lehiaketa honen helburua da, beren estrategia eta originaltasuna zein bere garapen teknologikoa aintzat harturik, bereziki interneten informazioaren teknologiak erabiltzearen inguruko enpresen ekimen onenei laguntzea. Kalitatean eta erabiltzailearen premietan oinarritutako enpresa proiektu bat web orrian garatzea, erabateko erronka eta behar bat da; horregatik, We@ctiva lehiaketak modu bikainean lortzen dutenen esfortzua saritzen du. Halaber, Web@ctiva lehiaketak proiektu sarituei finantza-laguntza bat ematen die modu eraginkorrean finkatzen laguntzeko, eta era berean, Nafarroako enpresek Interneten dituzten orrialdeen benetako kontrastea egiteko tresna bat lortzeko.


Sari entrega gaur arratsaldean egin da Iruñeko Tres Reyes Hotelean, eta bertan honako hauek parte hartu dute: Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria, José María Roig Aldasoro; CEIN zentroko zuzendari-kudeatzailea, Carmen Leza Villar; eta Nafarroako Kutxako Kanal Berrien zuzendaria, Sara Larumbe.


Bederatzigarren edizio honetan hiru sari maila ezarri ziren.


-Merkataritza Elektronikoko web proiektu hoberenaren saria: Thomson-Aranzadi argitaletxea, www.aranzadi.es web gunearengatik, hamar proiektuen artean aukeratuta.


Saria 6.000 eurokoa da, eta merkataritza izaera nabarmena duten enpresetako web orriak saritu dira, bezero erabiltzaileari negozioa on line garatzeko aukera ematen diotelako, Interneteko euskarrian bertan.


Web honi dagokionez, epaimahaiak nabarmendu du zailtasunik handiena duen kategorian parte hartu duela, eta horrek zuzeneko web baten elementu estandarrak era bikainean asetzea eskatu ez ezik, erabiltzaileak batez ere erosketari begira jardutea ere eragiten duela. Irabazleak egiten du edizio honetan elementu puntuagarrietan barne hartzen diren faktoreen artean dagoen oreka bati esker lortutako puntuazioarekin. Horien guztien artean azpimarratu behar dira Interneten horri buruz aurkitu daitezkeen 107.000tik gorako erreferentziak, edo bere domeinupean indexatutako 9.000tik gorako orriak. Horretaz gain, sarrerako 400etik gorako estekak ere nabarmentzen dira, horiek guztiek beste web orrietatik bere helbidera eramaten dutelako eta bere eremuan erreferentetzat jotzen dutelako.


-Web korporatibo onenaren saria: CITEAN zentroari, www.citean.com web guneagatik, hogei izangaien artean hautatuta.


Sari hau 6.000 eurokoa da, eta nabarmentzen diren izaera korporatiboko enpresen web orriak saritu dira, aldarrikatutako eta enpresak eraginkortasunez garatutako enpresa balioekin bat egiten duten irudi bat aurkezteagatik.


Epaimahaiaren arabera, web honek "elementu bereizleak ekarri ditu, batez besteko emaitza altuak dituelako lehiakideen batezbestekoaren aldean, eta balorazio elementu kritikoagoei dagokionez, bereiztea lortu du. Halaber, erabilerraztasunarengatik nabarmentzen da, ez delako egon beste lehiakiderik horrenbesteko argitasuna lortu duena arlo horretan. Akats automatikoei dagokienez, epaimahaiak gehienez bi onartzen zituen, eta web orri irabazleak 0 akats egin ditu existitzen ziren hiru lehentasunetan. Era berean, nabarmendu behar da edukiak eguneratzen diren maiztasuna, eta erabiltzaileari parte hartzeko aukera ematen dioten elementuak, gomendio sistema berriak barne hartuz 2.0 izeneko web orriaren unibertsoan".


-Web atariaren proiektu onenaren saria: Nafarroako Klinika Unibertsitarioari, www.cun.es web orriarengatik, hamabi izangaien artean saritua.


Saria 6.000 eurokoa da, eta "web-atari" izaera nabarmena duten orriei saritu zaie. Bertan, bisitariei eduki bereizleetara, bakarretara eta lortu nahi den enpresa edota gizarte nahiarekin bat datozen edukietara sartzeko hainbat aukera eskaintzen dion topagune bat aurkitu daiteke.


Epaimahaiaren balorazioaren arabera, saritutako web orriak "alor korporatiboan oso kalitate ona izateaz gain, aterki berberaren babesean Interneteko erabiltzaile desberdinen interesak biltzegatik nabarmentzen da, bere eraginpeko erkidegoan. Interes horien helburuak ase egiten dira web gune honetan sartzerakoan. Edukiak bermatu egiten dira bere domeinupeko 2.000tik gorako orriengatik edo bilaketa monitoretara indexatutako 31.000tik gorako erreferentziengatik edo sareko beste inguruetatik eratorritako 300 estekengatik. Honako ezaugarri hauek ere web honi aipatutako saria irabaztera eraman dute: erabilerraztasun onargarria, w3c estandarretako lana, bilaketa aktiboko motorretan kokatzen den politika bat. Azken horri esker, hiru ‘bilaketa fase’ desberdinekin lehenengo emaitza gisa kokatzea lortzen du, Nafarroan gehien ezarritako bilaketa motorrean".


Web@ctiva lehiaketa


Web@ctiva sari teknologikoa ‘NavarraEnTIC’ proiektuaren barruan kokatzen da, CEIN-ek kudeatuta eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak finantzatuta. Proiektuaren helburua IKT-en erabilera sustatzea da Nafarroako enpresetan. Garatzen diren jarduerek bat egiten dute Nafarroako IKT sektorea garatzeko Planaren 5. planean proposatutako neurriekin.


Lehiaketaren helburua honakoa da: izaera berritzaileko enpresa proiektuak abian jartzea; informazioaren eta komunikazioaren teknologien aukerak erakusgai jartzea enpresa jarduerako erreminta estrategiko gisa; eta web diseinua saritzea enpresa txiki eta ertainetako enpresa irudiaren multzoan parte hartzen duen alderdi gisa.


Web@ctiva lehiaketa 1998. urtean sortu zen, eta ordutik Internetekin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako 390 proiektuk izan dute sariak irabazteko aukera. Aipatu behar da lehenengo lau urtetan saritutako proiektuen batez besteko bizitza bi urtekoa izan zela. Duela hiru urtetik saritu diren proiektu guztiek, berriz, lanean jarraitzen dute, eta bere kalitatea finkatu dela erakutsi dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa