(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2 milioi eurorekin finantzatu du Moratieleko (Azkoien) zabortegiaren itxiera eta ontzien planta ostirala, 2007.eko urriak 26

Lanak Azpiegituren Planaren barnean sartu dira 2,2 milioi euroko zenbatekoarekin


Moratieleko (Azkoien) zabortegiaren itxieta eta ontziak tratatzeko planta automatizatzeko lanak Gobernuaren Azpiegituren Planean barne hartu dira 2.276.311 euroko zenbatekoarekin, eta 2.058.588,96 euroko ekarpen baten bidez finantzatuko dira. Zabortegiaren itxierak 1.007.140,20 euroko inbertsioa du, eta 805.712,16 euroko ekarpena jasoko du Foru Exekutiboaren eskutik. Ontzien tratamendurako automatizazioak, berriz, 1.571.096 euroko zenbatekoarekin, 1.256.876,8 euroko laguntza jasoko du.


Jakin badakigunez, Nafarroako Gobernuak 2007ko martxoaren 26an egindako bilkuran, Hondakin Espezifikoen Plan Zuzentzailea aldatu zuen Moratieleko zabortegia moldatzeko inbertsioa kentzeko helburuarekin. Moldatze hori 2007. eta 2008. urteetarako Azpiegituren Planean aurreikusita zegoen (2005-2008), 2.276.311,00 eurorekin. Zenbateko berdinean, zabortegiaren itxiera eta ontzien tratamenduaren automatizazioa ere aurreikusi dira. Horrela, Erriberagoitiko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak Tuterako "El Culebrete" plantara eramango du hemendik aurrera zabor organiko guztia. Bestalde, Erriberagoitiko Mankomunitateak berak hautatzen ditu, gaika, Mairaga, Baldizarbe, Sakana eta Zangozatik datozen ontziak.


Itxiera


Zabortegia ixteko lanak, funtsean, honakoak izango dira: zabortegiko goiko itxiera, inguruko euri-urak bideratzea eta bestelako lan osagarriak. Horrela, honako hauek saihestea lortu da: zorupea eta bertako akuiferoak kutsatu ditzaketen isurketak eta lixibiazioak; elikagaiaren bila dabiltzan animaliak inguruan zokomiran ibiltzea, eta paisaia degradatzea. Denborarekin, gainera, beste erabilera publikoetarako gune bat gaitu daitekeela uste da.


Moratiel zabortegia hainbat geruzetako zigilatzearen bidez itxiko da: erregulazioko lehenengo geruza bat (oro har buztin-lurra, beste geruzak mailakatzeko balio duelako eta lurraldea bateratzea lortzen delako); gasak jasotzeko geruza bat (hondakinen deskonposaketak metano eta karbono dioxidoa bezalako gasak sortzen ditu. Geruza batean jaso behar dira kanpora tximini- sare baten bidez modu egokian bideratu ahal izateko); mineral iragazgaitzeko mantu bat jartzen da (edozein likido – bai euri-ura edo zaborretatik datozen lixibiatuak- beste geruzetara edo zorupera iragaztea saihesten duen geruza isolatzailea); 50 cm-ko drainatze-geruza (horri esker, euri-ura edo lixibiatuak amaierako destinora iragazten dira, eta beste geruza bat, kanalizazio bat, etab. izan daiteke); azkenik, metro bateko lur estaldura botako da. Hodia zigilatu ondoren, gunean landareak landatuko dira berriz, ingurunean integratu daitezen. Horretaz gain, euri-urak biltzeko sistema perimetral bat ere aurreikusi da.


Zabortegian ingurumena berreskuratzea dela eta, lixibiatze ekoizpena (denboraren poderioz izandako hondakinen degradazioak sortzen duen likidoa) gero eta gehiago murriztuko da batere sortzera iritsi arte. Lanak burutzeko 6 hilabeteko epea aurreikusi da.


Ontzien tratamendua


 Erriberagoitiko H.H.S.-en Mankomunitateak, etengabe, plantan sartzen diren gero eta ontzi gehiago erregistratzen ditu eta, horrenbestez, instalazioak hobetu nahi ditu teknologia berriekin. Horiei esker, tratatutako tonak ugarituko dira, gaika hautatutako ontzien ehunekoa hobetuko da eta hautaketa lanetan diharduten langileen lan-kalitatea hobetuko da.


Jarduerak aurreikusi duenaren arabera 450 metro koadroko planta bat eraiki eta Erriberagoitiko H.H.S.-en Mankomunitateak Azkoieneko Moratiel mugartean duen ontzi arinen planta handituko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa